Berriak
BERRIA
2018/05/02
Kontziliazio erantzunkideko lehen saiakuntza-laborategia Beasainen izango da
Beasaingo esperientzia politika publikoak diseinatu, probatu eta garatzeko modu berriaren adibide izango da. Proiektuaren izaera esperimental eta kooperatiboa da, diputatu nagusiaren esanetan, "elkarlanerako modu berria Gipuzkoan, ikasketarako eta ekarpen berrietarako espazio bat sortuko duena, aldi berean, lurralde osoarentzat baliagarria ere izango dena".
Beasain
2018/03/23
Beasainen NAN-a berritzeko bulegoa ezartzeko eskaera egin du EAJ-PNVk Madrilen
Beren ordezkarien bitartez, aste honetan bertan EAJ-PNVk ofizialki eskaera egin du idatziz Diputatuen Kongresuan Beasainen zerbitzua berreskuratzeko helburuarekin. Aitor Aldasoro alkateak dagoeneko eskaera helarazi zion Javier de Andres Gobernuko ordezkariari Beasainera egindako bisitan eta aipatu eskaera formalki eta idatziz egin du aste honetan Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak Madrilen
BERRIA
2018/03/15
Aldundiak kontziliazio erantzunkideko lehen saiakuntza-laborategia abiaraziko du Beasainen
Hitzarmena gaur aurkeztu dute Markel Olano diputatu nagusiak eta Beasaingo alkate Aitor Aldasorok. Bi erakundeek 50.000 euroko dotazio ekonomikoa osatuko dute ekimenera bideratzeko. Hala, urtebete iraungo duen abiarazte fase bat izango du urte amaierara artekoa eta 2019 urtean luzatzeko aukera ere aurreikusten da hitzarmenean.
BERRIA
2018/03/01
Emakumeen bazkaria antolatu du Batzokia Kultur Elkarteak
Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira, eta urtero egin ohi den moduan, bazkaria antolatu da Batzoki jatetxean martxoaren 10ean. Edozein emakumek parte har dezake ta izena emateko Batzoki jatetxera deitu behar da (943 08 68 55)
BERRIA
2018/02/02
Amaitu dituzte Renferen geltokiko hobekuntza lanak
Eusko Abertzaleak taldeak aurkeztutako ekimenak Sustapen Ministerioaren konpromisoa lortuta, jada amaitu dituzte Renferen geltokiko azpiegiturak eta irisgarritasuna hobetzeko lanak
BERRIA
2018/02/02
Odolki pintxoak eskainiko ditu Batzokia Kultur Elkarteak otsailaren 5ean
Azken urteetako ohiturari jarraiki, Loinazko San Martin egunean, odolki pintxoak prestatuko dituzte Batzokia Kultur Elkarteko kideek Plaza azpian 11:00etatik 14:00etara ezarriko den postuan
BERRIA
2017/12/15
Tokiko merkataritza dela herriko elementu dinamizatzailerik nagusietarikoa berretsi dute jeltzaleek
Herriko saltokien inguruan hausnartzera eta Eguberrietako erosketak tokiko merkataritzan egitera gonbidatu dituzte jeltzaleek herritarrak, izan ere, EAJ-PNVren ustetan horrek herriko kaleei bizia ematen dieten bertako saltokiak babesten lagunduko du, Beasainen bizi garen guztion mesedetan.
Beasain
2017/12/01
Euskara urtean 365 egunez
Horixe da aurtengo Euskararen Nazioarteko egunerako lelo eta konpromisoa. Egoki bezain beharrezkoa azken urteotan euskara dakitenen kopuruak gora egin duelako, baina euskara erabiltzen dutenen kopuruak aldiz, askoz motelago egin duelako gora.
Beasain
2017/12/01
EAJ-PNVk, Beasainen bizitzeko aukera eskaintzen eta bermatzen duen etxebizitza politikaren alde
Herritarrei Beasainen bizitzeko aukera eskaintzen eta bermatzen dien etxebizitza politikaren alde agertu da Beasaingo EAJ-PNV. Horretarako, beharrezkotzat jotzen dugu proiektu berriak garatzea eta ekimen berriak sustatzea herritarrei aukera berriak eta ezberdinak eskaini ahal izateko.
BERRIA
2017/06/19
Lehen bi urteak guztiz emankorrak izan dira Beasaingo Udal gobernuarentzat
Udal gobernu taldeak, berarekin zekartzan proiektuak aurrera eramateaz gain herritarren arazoei konponbidea ematen bete ditu agintaldiko lehen bi urteak. Udalak proiektu ezberdinetan aurreztutako 450.000 euroak eta lortutako diru laguntzak, 823.000 euro, kudeaketa onaren adierazle gisa azpimarratu ditu gobernuak. Baita, legealdi erdirako, legealdi osorako planean jasotako proiektuen %53a gauzatu edo martxan egotea ere.
BERRIA
2017/06/05
TAOrako aplikazioa erabilgarri dago
Gaurtik aurrera telefono mugikorretara egokitutako TAOrako aplikazio berria erabili daiteke. Horrela bada, TAOko makinetan egiten diren eragiketa guztiak mugikorretik egin ahal izango dira makinetara bertaratu behar izan gabe.
Beasain
2017/05/07
Madrilen sinaturiko itunak Beasainen ere eragingo du
Aurreko asteko berri nagusia, Madrilgo Kongresuan EAJ-PNVko ordezkaritzak Espainiako gobernuarekin 2017. urterako sinaturiko ituna izan dugu. Honek, Beasainen ere eragingo du. Ikusi dezagun zertan.

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















