Prentsa Aretoa
2018/05/02
Kontziliazio erantzunkideko lehen saiakuntza-laborategia Beasainen izango da
Beasaingo esperientzia politika publikoak diseinatu, probatu eta garatzeko modu berriaren adibide izango da. Proiektuaren izaera esperimental eta kooperatiboa da, diputatu nagusiaren esanetan, "elkarlanerako modu berria Gipuzkoan, ikasketarako eta ekarpen berrietarako espazio bat sortuko duena, aldi berean, lurralde osoarentzat baliagarria ere izango dena".
Diputatuen Kontseiluak onartu du 30.000 euroko diru-laguntza ematea Beasaingo Udalaro, HerriLab proiektu pilotua martxan jarri dezan. Horren bitartez, kontziliazio erantzukidea bultzatuko dute udalerrian, eragile ekonomiko, sozial, instituzional eta hezkuntza arlokoen inplikaziotik abiatuta, besteak beste. Beasainen berdintasunaren aldeko lanari bultzada handia ematea da asmoa, baina horrekin batera, “ikasketarako eta esperimentaziorako espazio bat izatea da gure asmoa, ondorio eta praktika onak lortu ahal izateko, eta horiek beste udalerritan eta lurralde osoan abian jartzeko”, azaldu du bozeramaileak.
Diru-laguntza onartu delarik, orain prozesuaren oinarriak finkatuko dituen diagnosi faseari ekingo zaio herrian. Urrats horrek garrantzi handia dauka, abiatze puntua zein den garbi ezagutzeko balioko baitu. Herrian egon daitezkeen eszenario ezberdinak zehaztuko dira eta bertako eragile esanguratsuenen inplikazioaren bila hasiko dira orduan. Arlo ekonomikokoak (enpresak, enpresa elkarteak, merkataritza, ostalaritza...), arlo sozialekoak (hezkuntza zentroak, kirol elkarteak, hedabideak, elkarte feministak, guraso elkarteak...) eta erakundeak izango dira eragile horiek. Hain zuzen, haiena izango da protagonismoa eta haiek diseinatu beharko dute propio Beasainerako ibilbide orria. Prozesuaren fase hau publiko egingo da hilabete batzuen buruan, zabaltzeko, eta herritar guztien konplizitatean lortzeko asmoarekin.
Beasainen ezaugarri sozio-ekonomikoak eta tamaina –herri ertaina- izan dira entitate handiko esperimentazio kasu horretarako aukeratua izatera eraman duten arrazoiak. Horien artean daude industri sektorearen eta bere enpresen garrantzia, elkartegintza sarea, eta sare horrek kirolean, kulturan edo aisialdian egiten duen lana, ekimena gizarteratzeko aukera ematen duena.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03