Prentsa Aretoa
2018/05/04
Aitor Aldasoro izango da datozen udal hauteskundeetarako EAJ-PNVren alkategaia
Uri Buru Batzarrak Aldasorok berriz ere hartutako konpromisoa eskertu eta Udalaren gidaritzan azken urteotan egindako lan bikaina nabarmendu du. Aldasorok ilusioz, gogoz eta esperientzia gehiagorekin heltzen dio berriz ere erronkari eta eskerrak eman dizkio alderdiari, familiari eta gobernu taldeko kideei azaldutako babesagatik eta “haiek gabe ziurrenik gaur hemen izango ez ginela” adierazi du
Beste behin, Aitor Aldasoro, egungo Beasaingo alkatea, izango da EAJ-PNVren alkategaia datozen urteko udal hauteskundeetan. Gaur aurkeztu dute zerrenda burua prentsaurreko bidez Batzokian. Bertan izan dira Aldasoro, UBBko kideak, Beasaingo alkatea ohiak, GBBko burukidea den Karlos Ormazabal eta baita egungo gobernu taldeko kideak ere, guztiak Aldasororen hautagaitza babeste asmoz.
Patxi Plazaolak, Uri Buru Batzarreko lehendakariak, adierazi du zerrenda burua aho batez onartua eta babestua izan dela. “Gure ustez ezin dugu alkategai hoberik aurkeztu; esperientzia handia duen pertsona da Aitor, ondo ezagutzen du Udala eta baita herria ere; pertsona konprometitua da eta dedikazio osoz ari da Udalean lanean hainbat eta hainbat pertsonekin elkarlanean garatutako proiektua aurrera eramateko. Lan bikaina egiten ari zarete Udalean, bai zu eta baita zure lan talde osoa ere. Lehen egunetik, elkarlanaren eta elkarrizketaren bideari eutsi diozue alderdi eta talde politiko guztiekin elkarlanean arituz, guztion artean Beasain hobetzearen alde lan egiteko. Horregatik, Uri Buru Batzar osoaren izenean eskerrak eman nahi dizkizugu, berriz ere, konpromiso hau hartzeagatik, ez soilik alderdiarekin, baizik eta, eta bereziki, beasaindar guztiekin” esan du Plazaolak.
Karlos Ormazabalek aldiz, proiektu eta gai bakoitzarekin Aldasorok duen eta hartzen duen konpromiso eta inplikazioa nabarmendu ditu eta legealdi honetan lan ezin hobea egiten ari direla gehitu du.
Hautagaiak, Aitor Aldasorok, guztien hitzak eta alderdikideen eta senideen aldetik jasotako babesa eskertu ditu eta esker oneko hitzak izan ditu, baita ere, bere lan taldeko kideentzat, horietako batzuk gaur aurkezpenean bertan izan direnak. “Gaur hemen bagaude, neurri handi batean, etxekoek emandako babesagatik eta zuen babesagatik eta egiten ari garen lanagatik da. Gaurko egunaz baliatu nahi dut, bidez batez, zuen lana, inplikazioa eta konpromisoa eskertzeko”. “Hasitako bideari jarraipena emateko gogo eta ilusioarekin heltzen diot berriz ere ardura honi. 2015ean aurkeztutako hainbat eta hainbat proiektu gauzatzen ari gara, baina sarritan 4 urte ez dira nahikoak izaten aurrera eraman nahiko genituzkeen proiektu guztiak amaituak izateko. Datozen urteko hauteskundeetan berriz ere alkatetza eskuratzeko beasaindarren babesa badugu, hitz ematen dut, orain arte bezala lanean jarraituko dudala eta dugula, beasaindar guztientzat lan eginez. Berriz ere, herritarren ilusioa piztuko duten proiektu berriak landuko ditugu, herritarren beharrei erantzun eta herritarrei aukera berriak eskainiko dizkietenak enpleguari, etxebizitza aukerari, ongizateari eta aisialdiari dagokienean, gure herriaren garapena eta etorkizuna bermatzen jarraitzeko” amaitu du.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03