Prentsa Aretoa
2018/02/02
Odolki pintxoak eskainiko ditu Batzokia Kultur Elkarteak otsailaren 5ean
Azken urteetako ohiturari jarraiki, Loinazko San Martin egunean, odolki pintxoak prestatuko dituzte Batzokia Kultur Elkarteko kideek Plaza azpian 11:00etatik 14:00etara ezarriko den postuan
Otsailaren 5ean, Beasainek Loinazko San Martin eguna, Beasaingo zaindariaren eguna, ospatzen du eta odolkia izan ohi da egun horretako protagonista nagusia. Hori dela eta, 2010. urteaz geroztik, Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak odolki pintxoak prestatzen ditu Plaza azpian Udalaren laguntzarekin ezartzen den postuan.
Urtean zehar Batzokia Kultur Elkarteak ekimen ezberdinak antolatzen ditu herrian eta beste hainbatetan ere parte hartzen du. Horren adibide dira Gabonetako San Silbestre txikia edota Loinazko San Martin eguna ospatzeko prestatu ohi dituzten pintxoak.
Aurten ere, Udalaren babesarekin eta Institutuko ikasleen laguntzarekin, 11.00etatik 14:00tara, odolki pintxoak eta edaria prestatu eta salduko dira Plaza azpian ezarriko den postuan, euro baten trukean. Irabaziak ikasleentzat izango dira beren ikasbidairako.
Batzokia Kultur Elkartetik herritarrak bertaratzera animatzen dituzte bertako produktua den odolkia dastatuz Beasainentzat berezia den eguna elkarrekin ospatzeko.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03