Prentsa Aretoa
2018/02/02
Amaitu dituzte Renferen geltokiko hobekuntza lanak
Eusko Abertzaleak taldeak aurkeztutako ekimenak Sustapen Ministerioaren konpromisoa lortuta, jada amaitu dituzte Renferen geltokiko azpiegiturak eta irisgarritasuna hobetzeko lanak
Beasaingo EAJ-PNVk gogora ekarri du egungo Beasaingo alkatea den Aitor Aldasorok, aurreko legealdian, Beasaingo Renferen geltokiak zituen gabezia eta beharren berri eman ziela Eusko Abertzaleak taldeko Joseba Agirretxea diputatuari eta Maria Eugenia Iparragirre senatariari. Elkarlan horri esker, 2015. urtean geltokiko irisgarritasuna eta azpiegiturak hobetzeko proposamena aurkeztu zuten jeltzaleek Madrilen. Sustapen Ministerioaren konpromisoa lortu ostean, 2016an hasi ziren hobekuntza lanak. Eta atzo inauguratu zituzten obrak, mugikortasuna hobetuko duten bi igogailuak martxan jarri ondoren.
Zehazki, irisgarritasuna hobetzeko azpiko pasabide batez lotuta dauden nasetan igogailuak ezarri dira, argiztapena hobetu da eta azpiko pasabideko barandak eraberritu eta segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren ertz elementu egokiak jarri dira. Era berean, zoladura ez-labaingarria ezarri da eta markesina ere birgaitu da.
Aipatu lanei esker, geltokiko irisgarritasuna hobetzeaz gain, pertsonen segurtasuna ere hobetu da, oro har, erabiltzaile guztien egunerokotasuna hobetuz, Aldiriko Irun-Brinkola lineako bosgarren geltoki nagusiena baita Beasaingo geltokia.
Beasaingo EAJ-PNVk hitz eman du Beasaingo interesen defentsan lan egiten jarraituko duela herritarren beharrak Madrilgo ordezkari jeltzaleei helaraziz, udal edota lurralde eskumeneko gaiak ez direnean. Eta herritarren onurarako diren hainbat proiektu aurrera ateratzeko elkarlana funtsezkoa dela gaineratu dute.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03