Prentsa Aretoa
2017/12/01
Euskara urtean 365 egunez
Horixe da aurtengo Euskararen Nazioarteko egunerako lelo eta konpromisoa. Egoki bezain beharrezkoa azken urteotan euskara dakitenen kopuruak gora egin duelako, baina euskara erabiltzen dutenen kopuruak aldiz, askoz motelago egin duelako gora.
Horregatik, euskaraz dakigun guztioi, -ZURI eta GURI- dagokigu euskara gure ezpainetan, kaleetan, lantokietan eta eremu guztietan jartzea, erabileran baitago hizkuntzaren gakoa eta biziraupena.
Norbanakoek, elkarteek, erakundeek, instituzioek eta alderdiok urteetan gogor egin dugu lan euskararen alde, euskararen normalizazioaren alde. Egungo errealitatea eta euskararen egungo egoera dira horren guztiaren lekuko eta emaitza.
Baina euskaraz pentsatu, erosi, maitatu, lan egin eta bizi nahi badugu, -ZUK eta GUK-, EUSKARA ERABILI BEHAR DUGU gaur, bihar, abenduaren 3an, baina bereziki urteko 365 egunetan.
Euskarak gu guztion laguntza behar duelako, gizartearen eta euskal hiztun guztien babesa behar duelako. Berpiztu dezagun guztion artean euskaltzaletasunaren sua eta izan dezagun GUZTIOK 365 egunez euskara ahoan, kalean eta bihotzean.
BEASAINGO EAJ-PNV
2017ko azaroak 30.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03