Beasain

Prentsa Aretoa

2017/12/01

EAJ-PNVk, Beasainen bizitzeko aukera eskaintzen eta bermatzen duen etxebizitza politikaren alde

Herritarrei Beasainen bizitzeko aukera eskaintzen eta bermatzen dien etxebizitza politikaren alde agertu da Beasaingo EAJ-PNV. Horretarako, beharrezkotzat jotzen dugu proiektu berriak garatzea eta ekimen berriak sustatzea herritarrei aukera berriak eta ezberdinak eskaini ahal izateko.

rss Ezagutzera eman
Errekarte

ARGAZKIA JAITSI

Errekarte eremuaren proiektuaren behin betiko onespena, aipatu estrategia eta helburuaren baitan kokatu dugu jeltzaleok.

EAJ-PNVk aspaldidanik du lehenetsita eremu urbanoa herriaren hazkunde eta garapenerako. Gauzak horrela, hutsik dauden eremu urbanoko espazioak berrerabiltzea, degradatuta dauden eremuak berreskuratzea eta indarberritzea eta etxebizitzak eraikitzeko eremu berriak kalifikatzea lehenesten dugu, herritarren beharrei erantzuteko eta etxebizitza alorrean ere, aukera berriak eskaintzeko.

Behin betiko onespena jaso duen Errekarte eremuko proiektu berriak, udalerriko etxebizitza eskariari erantzuteko, 114 etxebizitza inguru aurreikusten ditu eta horietatik 39 babestuak izango dira (babes ofizialekoak eta tasatuak).

Gaur egungo eraikinen lerroari jarraiki eraikiko dira etxebizitza bloke berriak, hau da, eremu urbanoan eraikiko da eta ez mendialdean.

Errekarteko proiektu berriaren harira jeltzaleok gogorarazten dugu EAJ-PNVk duela bi legealdi garatu zuela lehen proiektua. Ondoren, EH Bilduk kajoi batean gorde zuen eta aurreko legealdian neurrira egindako parte hartze prozesu batean oinarritutako proiektu berria aurkeztu zuten, zeinak ez zuen osoko bilkuraren gehiengoaren babesik jaso.

Gauzak horrela, egungo gobernu taldeak hasierako proiektua berreskuratu dugu, Errekarteko baserria ez delako ondare izendatu, eta egungo behar eta eskakizunetara egokitu dugu, momentuko etxebizitza beharrei eta eskariei erantzuteko.

Argazkia: Goierriko Hitza.