Beasain

Prentsa Aretoa

2018/03/01

Emakumeen bazkaria antolatu du Batzokia Kultur Elkarteak

Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira, eta urtero egin ohi den moduan, bazkaria antolatu da Batzoki jatetxean martxoaren 10ean. Edozein emakumek parte har dezake ta izena emateko Batzoki jatetxera deitu behar da (943 08 68 55)

rss Ezagutzera eman
Emakumeen bazkaria antolatu du Batzokia Kultur Elkarteak

ARGAZKIA JAITSI

Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak, beste urte batez, emakumeen bazkaria antolatu du martxoaren 10ean, Emakume Langileen Nazioarteko eguna ospatzeko.

Bazkaria Batzoki jatetxean izango da eta edozein emakumek parte har dezake bazkarian. Hori dela eta, Beasaingo emakumeak bazkarira animatu nahi dituzte, aurrez  izena telefonoz Batzokiko jatetxean emanez.

Ekimen honen bitartez Beasaingo EAJ-PNVk bat egin nahi du egun honetako aldarrikapenarekin eta gizarte berdinzaleagoa eraikitzen jarraitzeko urratsak emateko konpromisoa berretsi du.