Beasain

Prentsa Aretoa

2019/05/02

Beasaingo EAJ-PNVk 68 proiektu jaso ditu bere hauteskunde programan

Aitor Aldasoro: “Pertsonak eta beren ongizatea erdigunean kokatzen dituen programa osatu dugu, proiektu berriekin beasaindarren momentuko zein etorkizuneko beharrei eta eskariei erantzuten jarraitzeko”.

rss Ezagutzera eman
Beasaingo EAJ-PNVk 68 proiektu jaso ditu bere hauteskunde programan

ARGAZKIA JAITSI

Beasaingo EAJ-PNVk datozen lau urteetarako osatu duen programa aurkeztu du gaur. Aitor Aldasoro alkategaia arduratu da hauteskunde programaren xehetasunak azaltzeaz bere hautagaitza taldeko kideak alboan zituela. Adierazi duenez, herritarren zein Beasaingo taldeen partaidetza eta ekarpenekin osatutako eta talde lanean garatutako programa da, 5 ardatz edo konpromiso nagusitan banatuta dagoena eta ardatz bakoitzeko lan ildo eta proiektu ezberdinak jasotzen dituena.

“Pertsonak eta beren ongizatea erdigunean kokatzen dituen programa osatu dugu, proiektu berriekin herritarren beharrei eta eskariei erantzuten jarraitzeko eta etorkizuneko erronkei aurre hartu eta aurre egiten jarraitzeko ere” azaldu du. 

5 ardatz, 68 proiektu:

Etorkizuneko Beasain eraikitzen jarraitzeko, legealdi honetan ezarritako lehentasun edota ardatz nagusiak mantendu dituzte jeltzaleek, baina alkategaiak azaldu duen moduan, bakoitzeko lan ildo eta proposamen berriak eta zehatzak landu dituzte.

Amaitzeko alkategaiak adierazi du: “EAJn argi dugu etorkizunean zer nolako Beasain eskaini nahi diegun herritarrei eta bide hori beasaindarrekin elkarlanean egiteko borondate osoa dugu”. “Beasainek etorkizunari heldu behar dio, aurrera begiratu behar du, eta ez atzera, gure herriak ezin du berriz ere proiekturik gabe geldirik gelditu, proposamen berriak behar ditu eta guk herri proiektu sendoa garatu dugu ekindako bideari jarraipena emateko eta talde sendoa dugu horretarako eta lanean jarraitzeko gogoz eta ilusioz gaude”.

Next Euskadi