Beasain

Prentsa Aretoa

2015/03/18

Alkatea Bista Alaia espedientea artxibatzeko AGINDUA EMATEA BEHARTUTA DAGO

rss Ezagutzera eman

Herenegun izan genuen martxoaren 13an eskaini genuen prentsaurrekoari Bilduk Beasaingo Udalaren webgunean emandako erantzuna. Honela dio:

"...Prozedura ebazteko epeak gainditu dira, baina espedientea ez da iraungi edo “kadukatu”, erabaki hori Alkateari baitagokio eta ez baitu halakorik oraingoz erabaki."

Bilduk aipatzen duenari, Beasaingo Udaleko Idazkaritzak bere txostenean aipatzen dituen ondorioak kontrajartzen ditugu:
bista_alai_ebazpena_03_ondorioa_01

bista_alai_ebazpena_03_ondorioa_02

Lerro hauen gainean agertzen diren laukiak, Beasaingo Udaleko idazkaritzak, Bista Alaiko ebazpenari buruzko txostenekoak dira. Txostena bere osotasunean .pdf formatoan hemen eskuragarri duzue.

Horrekin lotuta, Bilduk Beasaingo Udalaren webgunean emandako erantzunean azaltzen duten salaketa honi:

"...Patxi Plazaola jaunak, Aitor Aldasoro jaunaren ezinbesteko laguntzarekin, txosten teknikoei muzin egin eta Beasaindar guztion 230.000 euro inguru “oparitu” zizkiola promotore bati, udal idazkariaren txostenak ohartarazten duen bezala."

Martxoaren 17ko datarekin hau da Beasaingo Udaleko idazkaritzatik jasotako oharra kontrajartzen dugu, ALKATETZAREN ZIGILUA ETA KOLDO AGIRRE ALKATEAK SINATUA:

idazkaritza_Bista_Alai_erantzuna

Hemendik aurrera norberak bere ondorioak atera ditzala.