Beasain

Prentsa Aretoa

2014/04/23

BEASAIN GIPUZKOAKO ZABORTEGI BILDUREN ESKUTIK

rss Ezagutzera eman

Zaborra

SASIETAKO ZABORTEGIA

Sasietako zabortegia, hizpide dugu azken aldian, bere itxiera data dela eta dirudienez, Sasietako Mankomunitate edo beasaingo Udaletxean hartu ordez, Bilduk, Foru Aldundian edo auskalo non hartu dituen erabakiak medio.

Gogoratu Sasietako zabortegia 80. hamarkadan ireki zela Goierri osoko hiri hondakinak jaso ahal izateko.

Zabaldu zenetik ordea, Debagoieneko hondakinak jaso zituen eta handik gutxira, baita Tolosaldekoak ere.

San Markoko zabortegiaren itxiera ez zen posible izango, Lurraldeko Mankomunitate guztien, Donostiako Udalaren eta Foru Aldundiaren arteko akordiorik izan ez balitz. Akordio horri esker sortu zen GHK bera ere, zabortegi guztiak isteko helburuarekin.

San Markoko zabortegia itxi ahal izateko, bertara zihoan zabor kopuru handi bat, 2008tik gaur arte Sasietara desbideratu zen beti ere Zubietako azpiegiturak martxan jarri bitartean.

Plan hura gauzatzeko epea, PIGRUGek aurreikusitakoa, Foru arau xedapenarekin eta beraz Sasietako zabortegiaren itxiera ezartzen zuena, 2014koa da.

Plan hori aldatzeko Foru Aldundiak eta GHKk egindako bidearen aurrean, Udal korporazio honek 2013ko Abenduaren 05ean gauzatutako Osoko Bilkuran, Bilduren abstentzioarekin eta gainontzeko alderdien oniritziarekin, gehiengo osoz, Sasieta 2014ean istearen aldeko akordioa hartu zuen.

Orain aste batzuk, Foru Aldundiak bere Plan berria azaldu zuen, bere epeekin eta zabortegiei dagokionean, bata bestearen atzetik istea aurreikusten dituena: Urteta (Zarautz) 2014ko abendurako, Lapatx (Azpeitia) 2015eko ekainerako eta Sasieta (Beasain) 2015 bukaerarako. Itxiera hauek eta “Gipuzkoa Garbia” kanpañaren barruan, nahi hainbesteko propaganda izan dute komunikabideetan.

Sasietari dagokionean, guztiaren berri, komunikabideei esker izan dugu, bertako Gobernu batzordeetatik, Udaletako ordezkariei inongo informaziorik ez baitzaigu eman, are gutxiago Udal honetako Gobernuan dagoen Bilduren partetik ere.

Nork hartu ditu gure herriari eta bailarari dagozkien erabakiak, bertako batzordeetatik pasatu ere ez badira egin?

Zabortegien itxieraren ordenari dagokionean, deigarria da lehendabizi itxi behar direnak Zarautz eta Azpeitikoak izatea, ingurugiro zuzendaria eta diputatua bertakoak direnean.

Eta beasaingo Alkatea? Noiz jakin zuuen itxieren kronogramaren berri? Zer ari zen Azpeitia eta Zarautzko Alkateekin prentsaurrean, itxiera ospatuaz, Udal honek 2013ko abenduaren 5ean hartutako erabakiaren aurka?

Plan horrek bi ondorio izango ditu nagusiki.

Batetik, oraindik proiektuen erredakzioarekin hasi ere egin ez denean, 2015 erako ezinezkoa izango dela azpiegitura horiek martxan jartzea.

Bestetik, Urteta eta Lapatx itxiko balira gainontzeko azpiegiturak egiteke egonik, Bilduk erabaki du Gipuzkoa osoko zaborrak Sasietan jasotzea, horrela Sasieta Gipuzkoako zabortegi bihurtuaz.

Zaborra deskarga

Guzti honegatik, Udal honetako EAJ-PNVko zinegotzi taldeak, erabaki hauek hartu ditezen eskatzen du:

1/. 2013ko abenduaren 5ean Udal honek hartutako erabakia berrestea Sasietaren itxierari dagokionean.

2/. Zabortegiak eraman beharreko azpiegiturak martxan egon arte, hiru zabortegiak irekita mantentzea.

3/. Sasieta mankomunitatea osatzen dugun herrietako Udalei akordio honen berri ematea, Udal horietako Osoko Bilkuretan akordio hauek berretsi ditzaten.

4/. Akordio hauek, Sasieta Mankomunitatea, GHK eta Foru Aldundiko ingurugiro sailera helaraztea.

5/. Mozio honen idatzi eta akordioak, anuntzio gisa, lurralde eta bailarako komunikabideetan argitaratzea.

Beasaingo EAJ-PNVren Udaltaldea.