Beasain

Prentsa Aretoa

2014/04/15

ABERRI EGUNA

rss Ezagutzera eman

APIRILAK 20, ABERRI EGUNA

(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)
Ikurriña

82 urte beteko dira aurten, EAJ-PNVk, Euskal Herriaren nortasuna aldarrikatzeko, Aberri Eguna sortu eta lehenengo aldiz ospatu zuena.

1932. urtean, Bilbon eta Pazko Igandez, gure Herriaren izaera gogorarazteko, festa eguna ospatu zuen herriak, EAJ-PNVk deituta.

Aurten ere, ikurriña balkoietan jarriaz, abertzaleontzat eta Alderdikideentzat horren egun esanguratsua dena, ospatu eta Herri izaeraren aldarrikatzea egiteko deia luzatzen dizugu.

Catalunyan, 1889tik zeramatzaten beren Diada ospatzen. Galegoak berriz, 1919tik heuren  Dia da Patria ospatzen.

Lehenengo Aberri Eguna, 1932. urtean ospatu zen, Pazko Igandez.

Orduan, EAJ-PNVk, Sabino eta Luis Aranaren abertzaletasunaren 50. urteurrena ospatu nahi izan zuen. Lehenengo honi eta Espainiako gobernuaren debeku hotsen beldurrez, kutsu folklorikoa eman zitzaion.

Hasera haseratik, herri nahiaren aldarrikapenak espainiar gobernuaren mehatxua jasan zuen.

Europear hauteskundeak gainean ditugun honetan, gogoratzekoa da 1933an, Euzkadi-Europa lemapean ospatu zela bigarren Aberri Eguna. 1934 eta 1935ean hurrenez hurren, Bilbo eta Iruñeakoak ospatuko ziren.

Hau idatzi zuen Luis Arana EAJko buruzagiak 1932. urteko lehen Aberri Egunaren ondoren:

“Incontables gentes (…) Entusiasmo contenido aquí dentro del corazón, respeto mutuo y mutua fraternidad, disciplina ejemplar, en fin, un pueblo modelo de virtudes que impulsado por su patriotismo vino a rendir tierno homenaje a su Maestro en la Patria, a Sabino ¡ qué ejemplaridad la de las gentes nacionalistas en el día grande de ayer !”

Luis Arana y Goiri (PNV)

Luis Arana

EAJ-PNV sortu zutenez gain, urteen joan etorrian, Alderdia gidatu dutenen ikuspegia eta baloreak azaleratzen ditu Aberri Egunak, hastapenetan argitara eman  eta gaurdaino abertzaleon aldetik lematzat hartuak izan diren baloreak.

Iñoiz baino harroago sentittu behar dugu EAJ-PNVk urte guzi hauetan egindako ibilbidearekin.

Pazko Igandez, jarri ikurriña balkoietan!!!

Beasaingo Uri Buru Batzarra