Beasain

Prentsa Aretoa

2013/06/22

BILDU: BISTA ALAI ETA GEZURRAK

rss Ezagutzera eman

Azken egunotan, BILDUren Udal Gobernua, Bista Alaiko bizilagunek beren etxebizitzen jauztea dala eta, jasan behar izan zuten egoeraren irtenbidearen inguruan, 2008an nik gidatzen nuen Udaletxeko hainbat jardunen informazioa kaleratzen ari da. Diotenez, etxebizitza horietako lurraren balorazioan, txosten bat falta omen denaren aitzakian, bizilagunei eta Ausartondo promotorari 230.342 € oparitu izana leporatu didate.

Arazoa jasan zuten eta herritar guztien lasaitasunerako, irmotasunez baieztatzen dut, salaketa hori FALTSUA dela.

Berreraiki beharreko etxebizitzetako lurren balorazioa, Alkatea eta bizilagunen ordezkoaren arteko adostasunaren bitartez egin zen, beti ere Udal Teknikarien aholkuari jarraituaz. Esan, adostutako kopurua bidezkoa eta zentzuzkoa dela.

Alkateak uneoro, EAJ-PNVren babesa izan zuen, baita Udala osatzen zuten gainontzeko taldeen laguntza ere.

Bista Alaiko aferan hartu ziren erabakiak nere egiten ditut eta Udalak bertan izandako jarrerarekin harro egoteko arrazoiak, begibistan daudelakoan nago. Guztion artean, kale gorrian geratu ziren familien arazo larriari irtenbidea eman baitzitzaion.

Daukadan pena bakarra, kaltetutako bizilagunen arazoari, zentzuzko irtenbidea adosten nahi baino denbora gehiago pasa izana da.

Bilduk, irregulartasun edo legez kanpoko edozer dagoenaren ziurtasunik balu, epaitegira jo behar luke, besteenganako gezur eta salaketak zabaltzeari utziaz.

Bukatzeko, talde politiko guztien laguntza, bizilagunen jarrera eta Jokin Errastiren eskutik Ausartondoren konpromezua eskertu nahi nituzke, bizilagun horiek etxebizitza duin eta irisgarri batera itzultzea ahalbidetu dutelako, bide batez, Beasainen eta hirigintza aldetik, eremu egokiago bat izatea bideratuaz.

Patxi Plazaola, Beasaingo Alkate ohia.