Beasain

Prentsa Aretoa

2017/05/07

Madrilen sinaturiko itunak Beasainen ere eragingo du

Aurreko asteko berri nagusia, Madrilgo Kongresuan EAJ-PNVko ordezkaritzak Espainiako gobernuarekin 2017. urterako sinaturiko ituna izan dugu. Honek, Beasainen ere eragingo du. Ikusi dezagun zertan.

rss Ezagutzera eman
Beasain 2030

ARGAZKIA JAITSI

Zer nolako Beasain nahi dugu gure seme-alabontzat? 2030ko Beasainek nolakoa nahi dugu izatea? Beasainek hazi behar badu, nondik jo behar du? Gure ingurune berdeak -eta urriak- agortuz, edo jada "artifizialitatutako" lurrak berrerabiliz?

Hauek eta gehiago izan ziren 2015eko hauteskunde programa prestatzeko 2014-2015 urteen artean Beasaingo herritarrekin azaleratu ziren galderak.

Etxebideko datuen arabera, Beasainen 2017ko maiatzean dagoen babes ofizialeko etxe eskaria 268 eskatzaileetan zenbatzen da. Hauek dira neurtu daitezken datu errealak. Sakatu azpiko irudian .pdf dokumentua eskuratzeko. Etxebizitza eskatzaileak Beasainen 2017an.

Beasainen babes ofizialeko etxebizitza behar duten herritarren eskaria kopuru hori izanda, herritar hauek duten beharrari erantzuna ematea Beasaingo Udalaren eginkizuna da.

NONDIK?

Udalerriak gaur egun duen itxura kontuan hartuta, zaila da Beasain handitzea, bai iparraldetik (malda handiak eta landa-lurzorua dago), bai ekialdetik (Ordiziarekin muga egiten du), bai mendebaldetik ere (Gudugarreta eta Ittola industrialdeak).

Udalerriak etorkizunera begira dituen beharrei eta eskaera sozioekonomikoei erantzuteko, udalerriaren hegoaldera jo beharra dago. Zehazkiago, gaur egun burdinbide gunea eta trenbide-instalazioak kokatzen diren espazioa.

Modu horretara, Beasainek lurzoru berriak edukiko lituzke, gure herriak etorkizunean edukiko duen etxebizitza berri, espazio libre eta azpiegituren eskariari eta beharrei erantzuteko.

EAJ-PNVren iritziz, Beasaingo herrigunearen hazkundea bateratua, atxikia eta jarraitua lortu behar dugu, eta sakabanaketa ekidin.

Zentzu horretan, EAJ-PNVn aurreproiektu integral bat landu dugu. Horren arabera, herrigunea zabalduko litzateke, Oria ibaiaren eskuineko ertzerantz, eta bizitegi-eraikin berriak egingo lirateke, gaur egun burdinbide gunea dagoen lekuan, espazioa zerbitzu, ekipamendu komunitario, berdegunea eta gune libreekin hornituz.

Gure ustez, lehentasunezko espazio estrategikoa da, etorkizuneko beharrei erantzuteko egokiena hirigunean kokatua dagoelako. Era berean, aparkatzeko arazoak konpontzeko eta udalerriko irisgarritasuna eta mugikortasuna hobetzea ere ahalbidetuko luke; landaguneari espazio gehiago kendu eta gure paisaia kaltetu gabe.

AURREKARIAK

Baina proiektu honek argia ikusi aurretik, ADIFen Beasaingo egungo azpiegiturak ez daude alde batera uzterik.

Joseba Agirretxea, Maria Eugenia Iparragirre, Aitor Aldasoro eta Isabel Sánchez Robles Madrilego gobertutik Beasaingo trenbideko azpiegiturak hobetzeko lortutakoen berri 2015. urtean eman zutenekoa. 

Horren lekuko dira egun Beasaingo ADIFeko geltokian egiten ari diren irisgarritasun hobekuntzak. Bere garaian, 2015eko udaberrian Madrilen EAJ-PNVren ordezkaritzaren bitartez Beasainentzat lortu zirenak.  

BEASAINI ERAGITEN DION MADRILEN SINATURIKO AKORDIOAK

Ageriko den bezala, 2015. urtean aurkezturiko proiektua gauzatzen hasi dadin ezinbestekoak dira azterketa proiektu teknikoak garatzea.

Hemen kokatzen da aurreko astean Madrilelen EAJ-PNVko ordezkaritzak sinaturiko akordioa.

Akordioaren 8. orrian irakurri daiteken bezala, Espainiako 2017ko aurrekontuetan 150.000€ bideratzen dira proiektu teknikoak garatzeko. 350.000€ aldiz, 2018ko aurrekontuetan.

2014-2015 urteetan beraien ekarpenak egin zizkiguten ideia eta ekarpenak gauzatzeko lehenengo pauso eraginkorrak aurreko astean gorpuzten hasi dira.

BEasaingo EAJ-PNVn horretan jarraituko dugu.