Prentsa Aretoa
2015/05/29
Erantzukizun eta umiltasunez hartu dugu gobernatzeko ardura
Datorren legegintzaldian Beasaingo alkate izango den Aitor Aldasorok prentsaurrekoa eskaini zuen atzo datozen 4 urteetan bere lan taldea izango denarekin azken udal hauteskundeetan beasaindarrek emandako babesa eskertzeko.
Beasaingo EAJ-PNVko udal talde berria.
Adierazi zuenez, hauteskunde emaitzetan hainbat faktoreek eragiten dute eta jakin badaki alderdikoa den eta alderdikoa ez den herritarren babesa jaso dutela Beasainen aldaketa errealitate bilaka zedin. “Talde osoaren izenean eskerrik beroenak eman nahi dizkiet bozkatu gaituzten 2.902 beasaindarrei eta hitz ematen dizuet beasaindar guztien alde lan egingo dugu, bai babestu gaituztenen alde, zein beren babesa azaldu ez digutenen alde ere” baieztatu zuen Aldasorok.
Era berean, jeltzaleok azpimarratu genuen, igandean, beasaindarrek aldaketaren hautua egin zutela gobernatzeko beste eredu baten alde, “beasaindarrek udal gobernu konprometitua nahi dute, dedikazioa lan egingo duena; gertu izango duten gobernua nahi dute, herritarrei hitza eman eta entzungo diena; eta beasaindarrei jakinarazi nahi diet gertu izango gaituztela” baieztatu zuen Aitor Aldasorok.
“Erantzukizun eta umiltasunez hartzen dugu gobernatzeko ardura eta hitz ematen dizuet Beasain eta beasaindarren interesen defentsan jardungo dugula, dedikazio osoz, elkarrizketa eta elkarlana oinarri hartuta” jarraitu zuen Aldasorok. Ildo beretik, Aldasorok gogora ekarri zuen talde jeltzaleak hauteskunde aurretik, urte eta erdiz, egindako partekatze lana eta beste behin, eskerrak eman zizkien herritarrei lan-bilera eta topaketetan parte hartu izanagatik, beren jarrera irekiagatik, eskainitako laguntzagatik eta egindako ekarpen bakoitzagatik ere, “horri guztiari esker eskaini ahal izan diegu herritarrei benetan beren behar eta nahiak jasotzen dituen proiektua” gehitu zuen. “Beasaindarrei aurkeztu diegun proiektuan jasoak ditugun proposamenak lantzen hasiko gara lehen egunetik, lehentasunak ezarriz, egun ditugun arazoei irtenbidea emateko eta proiektu berriak garatzen joateko, betiere helburu izanik gure udalerri eta bizilagunen egoera hobetzea” esan du.
Lanketa honen baitan, “gure asmoa da gainerako alderdi politikoetako ordezkariek egindako lana berreskuratzea batzorde eta udal sailez baliatuta eta udal gaiei dagokienean, herritarren parte hartzea sustatuta."
Azkenik, Aldasorok adierazi zuen dagoeneko hasia dela bere lan taldearekin biltzen, “erabateko konfiantza dut nire lan taldean eta ziur naiz erronka berri honi eta beasaindarrek azaldu diguten babesari eta gugan jarritako konfiantzari erantzuteko gaitasuna duen taldea dugula”. “Beasain eta beasaindarrei ahalik eta zerbitzurik hoberena ematea da gure helburua, eta horretarako esperientzia, formakuntza, bokazioa eta bereziki ilusio eta lanerako gogoa duen talde baten buru naiz” amaitu zuen Aitor Aldasorok.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03