Beasain

Prentsa Aretoa

2015/05/04

Porteria auzoa berroneratzeko eta berpizteko plana

rss Ezagutzera eman

Beasaingo EAJ-PNVn plan bat landu dugu, Porteria auzoa berroneratzeko eta berpizteko xedearekin.

Aitor Aldasoro alkategaiak azaldu zuenez, URA-Ur Agentziak eta Iparraldeko Ur Konfederazioak azterketa bat egin dute, urez betetzeko arrisku handieneko zonak detektatu eta zehazteko.

Ezkiaga EtorbideaGureGipuzkoa.net | Ezkiaga Etorbidea © CC-BY-SA: Bittor Bolinaga

Ildo horretan, CAFeko Porteriako eremua arriskuko eta esku hartzeko zonatzat jo dute, auzoak uholdeak jasateko duen arriskuari konponbidea emateko xedearekin. “Egin beharreko esku-hartzeari dagokionez, 2021erako programatu da, eta ordurako, Udalaren esku egon behar dute lurrek, Eusko Jaurlaritzak dagokion esku-hartzea burutu ahal izateko” adierazi zuen Aldasorok. “Udaletik lurrak eskuratzeko beharrezkoak diren tramiteak eta izapideak arintzeko lan egin behar dugu” gaineratu du hautagaiak, “eta datorren legegintzaldia erabakigarria izango da horretarako”.

Aldasorok esan zuenez, uholdeak ekiditeko, ibaiaren ibilguan zein ibaiaren inguruetan dauden oztopoak eraitsi behar dira etorkizunean.

Hortaz, xede dugun zonak bizi duen egoera eta aipatutako guztia aurrera ateratzeko garatu beharreko prozedura kontuan hartuta, Aitor Aldasoro hautagaiak gidatzen duen lan-taldeak hainbat bilera egin ditu URA euskal agentziarekin eta CAF enpresarekin, plana eta proiektuak aurrera eramateko eta enpresaren beharrei erantzuteko eman beharreko urratsak ezagutzeko, eta, bide batez, inplikatuta dauden alde guztien artean adosteko urrats horiek, baita udalerriko zona hori etorkizunean nolakoa izango den definitzeko ere.

Auzoa berpiztea da EAJ-PNVren helburu nagusietako bat.

Auzotarrekin, Alfil eta Beti-Bizi Elkarteekin eta auzotarren elkarteekin egindako bileretan "proposamen eta behar ugari ezagutu ditugu, eta guztiak kontuan hartu ditugu" adierazi zuen Aldasorok. Horrela, inguru osoa berpizteko eta Ezkiaga auzoa herrigunera hurbiltzeko, jeltzaleok Olaran eraikinaren zaharberritzea aprobetxatzea proposatzen dugu, eta bidegorriak sortu dituen arazoei konponbidea emateko beharra azpimarratzen dugu.

Manufacturas Olaran (Arg: 3)GureGipuzkoa.net | Manufacturas Olaran (Arg: 3) © CC-BY-SA: Ezezaguna

Amaitzeko, urez betetzeko arriskuaren konponbideari helduta, Aldasorok gaineratu zuen “beasaindarrei, eta bereziki, xede dugun inguruko herritarrei espazio berriak eskainiko dizkiegu, auzoak beharrezkoa duen berroneratzea eta berurbanizazioa sustatzeko eta lehen adierazitako baldintzatzaileak eta epeak kontuan hartuta” esan du amaitzeko.