Prentsa Aretoa
2015/03/31
Aberri Eguna: Euskaldunon nortasunaren aldarri
83 urte beteko dira aurten, EAJ-PNVk, Euskal Herriaren nortasuna aldarrikatzeko, Aberri Eguna sortu eta lehenengo aldiz ospatu zuenetik.
Nortasunaren aldarri horretan, Euskadiko gizon emakumeen izaera eta baloreak dira azpimarratu nahi izan ditugunak beti, euskaldunok bereizten gaituzten gauzek baino, gehiagok batzen gaituztelako, eta talde izaera sendo horrek egiten gaituelako nazio.
Horregatik, garai ilunetatik argietara aurrera pausoak ematen goazen garai hauetan, garrantzitsua da nondik gatozen oinarri hartuta gure herri nortasunaren aldarrikapenean dihardutea.
Garai bateko “euskaldunen hitza” bezalako esamoldeen atzean dagoena barneratu, aldarrikatu eta balioan jarri behar baitugu. Lehendabizikoz, 1932. urtean, Bilbon eta Pazko Igandez, gure Herriaren izaera gogorarazteko EAJ-PNVk deituta ospatu zen festak, Espainiako gobernuaren debeku hotsen beldurrez, kutsu folklorikoa izan zuen.
Luis Arana EAJko buruzagiak lehen Aberri Egunaren ostean ondorengoa idatzi zuen:
“Incontables gentes (…) Entusiasmo contenido aquí dentro del corazón, respeto mutuo y mutua fraternidad, disciplina ejemplar, en fin, un pueblo modelo de virtudes que impulsado por su patriotismo vino a rendir tierno homenaje a su Maestro en la Patria, a Sabino ¡ qué ejemplaridad la de las gentes nacionalistas en el día grande de ayer!”.
EAJ-PNV alderdia sortu zutenez gain, urteen joan etorrian, Alderdia gidatu dutenen ikuspegi eta baloreak azaleratzen ditu Aberri Egunak, hastapenetan argitara eman eta gaurdaino abertzaleon aldetik lematzat hartuak izan diren baloreak.
Inoiz baino harroago sentitu behar dugu EAJ-PNVk urte guzti hauetan egindako lan eta ibilbideaz. Horregatik, alderdikide zein abertzaleontzat hain esanguratsu eta garrantzitsua den Aberri Egunean, herritarrak beren ikurrinak balkoietan jartzera animatzen ditugu, guztiok elkarrekin ospatu eta aldarrikatu dezagun gure Herri izaera.
Pazko Igandez, jarri ikurriña balkoietan!!!
Aitor Aldasoro, Beasaingo EAJ-PNVko alkategaia.
Beasainen, 2015eko martxoak 31
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03