Beasain

Prentsa Aretoa

2015/03/13

Beasaingo tren geltokiko azpiegiturak hobetzeko proposamena

rss Ezagutzera eman

Beasaingo trenbideaBeasaingo geltokia eta trenbidea

Herriko ordezkari abertzale garenez, herri osoko ikuspegia ezin dugu galdu gure egunerokoan.

EAJ-PNVk, ordezkariak ditu Foru Aldundi eta Eusko Jaurlaritzan. Hortik haratago, baita Madrilgo Kongresu zein Senatuan eta Bruselan ere.

Herriko gauzei dagokionean, gure lana da instituzio horietan ere herrirako ekimenak lantzea.

Bere garaian Kiroldegi edo Igartzarako landu genuen bezala, azken hilabete hauetan eta herriko tren geltokiaren karira, Beasaingo EAJ-PNVk eta Madrileko Kongresuan zein Senatuan ditugun taldeekin batera hainbat hobekuntza landu ditugu, bertan onartu eta gauzatzeko.

Herenegun jakinarazi ziguten landutako hobekuntzak argia ikusiko dutela eta Beasaingo tren geltokian hainbat hobekuntza gauzatzeko landu ditugun proposamenak onartu eta Fomentoko hurrengo batzordean onartuko direna.

Aurkeztutako eskaera, egunero Beasain eta Goierriko ehundaka bizilagunek erabiltzen dugun tren geltokiaren azpiegituren berritzea eta hobekuntza du azken helburua. Hauek dira:

Aurkeztutako hobekuntzak

Trenek herrian sortzen duten kutsadura akustikoa mugatzeko hesi akustikoak jartzea.

Andenetarako irisgarritasuna eta argiztapena hobetzea. Horretarako neurri zuzentzaile hauek proposatu ditugu:

  • 1. eta 2. andenetan altuera igo eta luzatzea.
  • Anden ertzetarako lurzoru podotaktil berriak.
  • Anden eta pasabidean argiztapen berria.
  • Bi igogailu berrien hornikuntza andenetara joan ahal izateko.
  • Azpikaldeko pasabidearen berrikuntza lurzoru podotaktil berriarekin.
  • Azpiko pasabiderako sarbidean baranda berriak.
  • Argiztapen berrian azpiko pasabidean.

Aurkezturiko proposamena bere osotasunean hemen duzue:

PNL_RENFE_BEASAIN_01

PNL_RENFE_BEASAIN_02

Madrileko Kongresuan egindako eskaerak Beasaingo eta Goierriko herritarron bizi baldintzak hobetuko dituenik zalantzarik ez dugu.

Aitor Aldasoro, EAJ-PNV

Beasaingo geltokiaGureGipuzkoa.net | Beasaingo geltokia © CC BY-SA: Xabier Garmendia