Prentsa Aretoa
2015/02/26
Hitzaldia: "Cómo ayudar a estudiar a nuestros hijos y alumnos"
Gizarte bezala bizi ditugun garai aldakorrek gure seme alaben hezkuntzan eragina dutenik ez dago ukatzerik: Ikasgaiak aurrera ateratzeko zailtasunak, motibazio gabezia, nagikeria...
Jarrera ezkor horiei aurre egiteko balioko duen diagnostikoa eta irtenbideak proposatzen Joan Vaello psikopedagogoa aditua dugu datorren asteartean gurekin izango dugun hitzaldian. Beasaingo Batzokia Kultur Elkarteak antolatua Beasaingo Udalaren laguntzarekin.
Joan Vaello aditua
Asteartean gurekin izango dugun Joan Vaello Orts psikopedagogoa da, Alikanteko SITEko begiralea, Denia-Benidormeko UNEDen Psikologia orokorra eta Eboluzioaren Psikologia irakaslea, Benidorm-eko Brnat de Sarriá BHIko zuzendari ohia eta zenbait libururen egilea eta hamaika artikuluen idazlea. Horien artean hauek nabarmendu daitezke:
- Cómo dar clase a los que no quieren, non, irakastearen sekretua ezagutzak transmititzea baino, ikasleei ikasteko grina erakustean datzan.
- El profesor emocionalmente competente, bertan irakasleei beraien autokontrolerako gaitasunak lantzeko balioko dien proposamenak jasotzen direlarik, zailtasunei aurre egiteko baliagarriak ezbaizirik gabe. Aldi berean langilegoan ematen diren gatazka profesionalak zein emozio toxikoak gainditzeko tresnak aztertzen dira.
- Las habilidades sociales en el aula, Ikastetxeetako pertsonen arteko erlazioak hobetzeko bide bakarra ikasgaien bidez eta gaitasun emozionalak eta sozialak gauzatzean datzala azaltzen du.
Joan Vaello ikasgelan; CC-BY-NC-SA mcamposfoto.com
Bainan idatzitako hamaika artikulu ta ikasgaiez gain, hainbat dira bere azalpenak emanez YouTuben aurki ditzazkegun bideoak. Bat aipatzearren, hau nabarmenduko genuke:
Hezkuntzako komunitate ororentzat, izan irakasle, guraso, pedagogo zein ikasleentzat interesgarria izango delakoan gaude. Asteartean Usurbe antzokian elkar ikusiaz Joanen ikasgaiekin ikasteko aukera paregabea izango dugu.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03