Prentsa Aretoa
2014/10/10
2015erako tasa eta ordenantza fiskalak
(Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.)
Urrian gaude jada eta urtea bukatzerako 2015ean izango ditugun tasa eta zerga berriak onartu beharko dira Beasainen.
EAJ-PNVren Udaltaldeak, datorren urteko tasa eta zergak bere horretan mantentzea proposatzen du, igoerarik gabe. Horrez gain, alokairua, etxebizitzen birgaitzea, merkataritza eta enplegua sustatzearren, hobarien zenbatekoak gehitzea proposatzen du.
Hauek dira proposamenak xehetuta:
IBI (Etxebizitza)
Bizigune edo antzeko programen bidez alokatzen diren etxebizitzei, hobaria gehiengo ehunekoan mantentzea proposatzen du.
ICIO (Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga)
Honoko hau gehitzea proposatzen du “... etxebizitzak birgaitzeko Eusko Jaurlaritzako 2013-2016 Renove Planak, 29-12-2006 eta 23-11-2011 ordenen arabera onartu eta hobaritutako etxebizitza birgaitze obrei”.
Komunitate zein partikularrek egindako obrei dagokie, adibidez: iturgintza lanak, lehio aldaketak, hotsetatik eta termikoki isolatzeko obrak, suteen aurkakoak, instalakuntza elektrikoak, dutxak bañeren ordez jartzea, igogailuak edo berogailu instalakuntzak.
TASAK
%50 hobaria edo tasaren gutxitzea proposatzen du saltokien irekiera lizentzia eta jarduera txostenetan, zehazki merkataritza eta hostalaritza eskaintza hobetzeko direnak.
HIRIGINTZA LIZENTZIAK
Era berean, %50 hobaria edo tasaren gutxitzea proposatzen du, merkatari eta hostalaritza saltokietan obren bidez beren eskaintza hobetu eta jarduera ekonomikoa gehitzeko direnak.
ZABORRAK
5. edukinontzia erabiltzeagatik, %20ko hobaria mantentzea proposatzen du. Aldiz, %20ko igoera proposatzen du, berziklatzen ez duenarentzat. Horrela, birziklatzen duenak 80€ ordaintzea proposatzen du eta erabiltzen ez dutenak 120€.
EAJ-PNVren Udaltaldeak, Udalean aurkeztutako proposamena argitaratzen du, beasaindarrak zuzeneko informazioa eduki dezan. Halaber, eajpnvbeasain@gmail.com bere posta elektronikoa guztion eskura ipintzen du, horrela nahi duenak, proposamenak helarazi ditzan.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03