Beasain

Prentsa Aretoa

2014/07/21

Iraganeko mamuak Ordizian

rss Ezagutzera eman

Aurten ere, Santuen gerizpean ospatuko dira Ordiziako jaiak. Santa Ana egunak, aurreko zein ondorengo, ekarriko dute jai giroa Ordiziara.

Hainbat taldek, festaren usainean dabilen jende orori, beraien mezu edo sloganak zabaltzeko erabili ohi du festa giroa. Pankarta, kartel, pegatina, kamixeta eta abarren bidez.

Uztailaren 19an goizean, Ordiziko Andra Mari kaleko hesian agertutakoak ere helburu hori zuen. Eguerdirako kendu bazuten ere:

[caption id="attachment_866" align="aligncenter" width="519"]Iraina eta mehatxua Ordizian 2014. urtean.[/caption]

Kartel horrek dioenaren atzean, hamaika urtez ereindakoaren ondorioa ikusi daiteke.

Eta hor badu ezker abertzaleak erantzunkizunik. Presoek bizi duten hainbat bidegabekeria dela eta zenbait eragileei mugitzeko eskatzea normala izan litekeen bezala, luzera, etxe barruan sortu dutenari begiratzea ona litzateke.

Guztiok jarri beharko dugu guretik, ordea, horrelakoak sustatu, txalotu, justifikatzen dituenak bereak egin ezean, gainontzekooi ondorioak jasatea besterik ez zaigu geratuko.

"Garai berriak" bizi ditugula etengabe entzunagatik, errealitatearekin egiten dugu topo behin eta berriz.

Ordiziako Alkateak aldarrikatzen duen aniztasunetik, urruti daude pankarta hori egin dutenek.

Aurkaria edo ezberdin pentsatzen duena kupidarik gabe garbitzea, mehatxatzea, iraintzea, finean pentsakera baten inposaketa baten aurrean, beste aldera begiratu edo zuzenean txalotu egin direnean eta guzti horien gutxiengo autokritikarik egin ez denean, luzaroan izango ditugu Ordiziakoa bezalako adibide lotsagarriak.

1997ko martxoan Goierriko EGIko gazteek kokapen berberean eskegi zuten pankartak, 2014. urtean balio berbera izaten jarraitzen du.

Zoritxarrez.