Prentsa Aretoa
2014/02/10
Bista Alaiko kasua epaitegietara eraman dezala eskatzen diogu SORTUri
Beasaingo EAJ-PNVk, Sorturi eskatzen dio, lehenbaitlehen epaitegietara jo dezala Bista Alai eremuan 2001 etik 2011 bitartean egindako kudeaketa argitzeko. Hori horrela egin ezean, guk geuk joko dugu epaitegietara.
1979 urte ezgeroztik Beasaingo EAJ-PNVko alkateak eta ordezkariak.
Zortzi hilabete pasa dute txosten juridikoa egiten eta horretarako Sortuko abokatu batzuek kontratatu dituzte. Gure ustez, txostenak ez du heldu lekurik.
Sortuk, erabilera politikoa eginaz, auzi hau hauteskunde garairarte luzatu nahi du, bitartean EAJ-PNV susmopean edukiaz.
2013ko ekainaren haseran egindako hirigintza batzordean, orduko Alkate Patxi Plazaola eta Aitor Aldasoro zinegotzia jarri zituzten jomugan, korporazioko gainontzeko zinegotziak engainatu, udal teknikari eta hirigintza batzordearen bizkar jokatu eta Bista Alaiko etxe jabeei 230.243,56€ oparitu eta herria kaltetzeaz akusaziopean.
Zortzi hilabete dira Sortuk, “Bista Alai eremuan 230.243,56€ falta dira” lemapean Koldo Agirre Alkatea eta Aitor Larburu zinegotziak emandako prentsaurreko baten bidez, mediatikoki bere egur ematea hasi zuenetik.
Jarraian, bi asteburutan herri guzia kartelez josi zuten: “Aitor Aldasoro: Non daude 230.243,56€?” izenburuarekin. Sortuko hainbat militante, EAJ-PNVren afiliatuen aurrean jarri ziren, hauek kartelak kentzen saiatu zirenean.
Aste betera, herriko hainbat tokitan, gure zinegotzi Aitor Aldasororen aurkako pintadak azaldu ziren, “lapurra” deituaz.
Sortu, ustez ahaztuta genituen jarrerak berriro erabiliaz. Garai berritan, jarrera zaharrak.
Orduan ere esan genien, lehenbaitlehen epaitegietara jotzeko, ezkutatzeko baño harrotzeko arrazoiak baititugu, Udal Korporazio haiek, Bista Alaiko arazoari eman zien irtenbideagatik. Are gehiago, atzean zeuden hainbat eta hainbat pertsona eta familiak, etxerik gabe geratzean jasan behar izan zuten arazo sozial larri hura ikusita.
Zortzi hilabete geroago, dirudienez, Beasaingo Sorturen kanpainak ez du amaierarik. Orain bigarren atala dator. Horretarako, Sortuko abokatu talde batek, txosten juridiko bat prestatu du eta bertan, Patxi Plazaola Alkate ohiaren aurkako prozesua jarri nahi dute martxan
Pasa den astelehenean, hilabetetik gora txostena gordeta eduki ondoren, 2013ko abenduaren 26ean sinatutako txosten juridikoa aurkeztu zitzaigun. Agerian da, lehentasuna propaganda, eta arerio politikokoa egurtzea dela, gertatutakoa argitzea baño.
Legegintzaldia hasi zenetik, eguneroko lan eta arazoei heldu beharrean, atzera begirako politika izan du lehentasun Gobernu talde honek. Zenbat ordu, txosten eta diru gastatu da aurrekoen hutsegiteren bat bilatzen?
Horregatik eta guztia argitzearren, Beasaingo EAJ-PNVtik, gaia lehenbaitlehen epaitegietara eramateko eskatzen diogu Sorturi. Horrela egiten ezean, guk geuk joko dugu epaitegietara gaia argitu eta Bista Alai eremuko kudeaketa defendatzeko.
---
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03