Prentsa Aretoa
2014/01/01
CONVENIOS ACORDADOS POR PSE-EE Y BILDU
Beasaingo Udaleko Bilduren Udal Gobernuak, PSE-EEren babesarekin, hiru hitzarmen onartu berri ditu, horietako bat Goierriko Gurutze Gorriarekin.
Hitzarmen horretan, egun Gurutze Gorriak erabiltzen dituen lokalak Andramendi ikastolaren eskuetara pasako dira eta beren bulegoen egoitza, Igartza Oletan udalak dituen lokal batzuetara pasako da. Horrez gain, bulegoa alokatuko du Goierriko Eskolan, bertan formakuntza ikastaroak eman ditzan.
Hainbat hamarkadetan babestu dugu Gurutze Gorriak egindako lana.
Eskertzekoa da, Andramendi Ikastolak beren eskaintza garatu dezan, bulegoak eta formakuntza ikastaroak emateko lokalen lekua aldatzeko erakutsi duten eskuzabaltasuna.
Hala ta guztiz, H1! Eta EAJ-PNV alderdiak ez dugu hitzarmen hori babesten.
Ez gaude ados, Bilduren Udal taldeak hitzarmena kudeatzeko erabili duen moduarekin: bapatekotasuna, urjentzia, ezkutukeria eta adostasunak bilatzeko intentzio eza.
Klausula kaltegarriak Udalarentzako
Hitzarmenean dauden hainbat atal, Udalak oker negoziatu dituelakoan gaude. Gure ustez, publikotasuna ez da arazoaren erdian kokatu eta horrek herriko gainontzeko elkarteekin oreka haustea ekarri du. Horrek arrazoitzen du hitzarmenarekiko gure desadostasuna.
Bertan hainbat klausula azaltzen dira. Tartean, Gurutze Gorriko formakuntza ikastaroetara, Goierri Eskolara dijoazten ikasleen bidaien ordainketa Beasaingo Udalaren kontura -Beasaingoak izan edo bailarakoak- edo Goierri Eskolako lokalen alokairuaren ordainketa, hau ere Beasaingo Udalaren kontura.
Nola arrazoitu, Goierri Eskola edo lurraldeko beste lekuetara, formakuntza ikastaroak jasotzera doazen gainontzeko herritarren aurrean, bidaiaren ordainketa Udalaren partetik? Zergatik Gurutze Gorriko ikasleei bai ta adibidez, CNC programazioko ikasleei ez?
Nola arrazoitu, Udalak ordaintzea Goierri Eskolako lokalaren alokairua Gurutze Gorriak formakuntza ikastaro eta orokorrean ematen dituen zerbitzuengatik, Udalari eta gainontzeko elkarteei, zerbitzu hori emateagatik kobratzen dienean?
Andramendiko lokalen trukean, Eraginez Elkartearekin sinatutako hitzarmenari dagokionean, zein lokal jaso behar ditu Udalak? Zein baldintzetan? Eta zein izango da lokal horien erabilera?
Proiektuen bapateko kudeaketa
Ez gaude ados hitzarmen hauek kudeatzeko erarekin.
Beste hainbat gaiekin bezala, ez dira nahikoa lantzen eta azken unean baldintzak eta akordioak bapatekotasunez ematen dira, askotan arlo ekonomikoak hobetsi gabe, arlo juridiko eta normatiboetan sakondu gabe eta oposizioari beren ekarpenak egiten apenas utzi gabe edo ekarpen horiek aintzakotzat hartu gabe.
Hori bai, Udal taldeak azken orduan egindako proposamenak aintzat hartzen ez badira, aurka gaudela eta beraien kudeaketari trabak jartzen dizkiogula aurpegiratzen zaigu.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03