Beasain

Prentsa Aretoa

2013/10/07

Kaioak eta zabortegia hitzaldia

rss Ezagutzera eman

Azken boladan, Sasieta zabortegiko zaborrak erakarrita, kaioak arazo iturri bihurtu dira Beasain eta inguruko herritan. Itxuraz, aurrez San Marko eta Urtetako zabortegi inguruetan jasandako egoera berbera jasaten ari gara bailaran. Honi, Arriarango urtegian hainbeste kaio egoteak sortzen duen kezka gehitu behar zaio.

arriaran

Milaka kaiok hartu dute atsedenleku gurean. Jana Sasietatik hartzen badute, ura edateko, leku ezin hobea aurkitu dute Arriarango urtegian eta habiak ere inguruetan jartzen hasi dira, beraien habitata bihurtuaz.

Lehendik egoera hau jasan dutenen iritzi eta eskarmentua gertutik ezagutzearren, Batzokia Kultur Elkartearen eskutik datorren asteartea hilak 8 19:00etan, Beasaingo Udaleko Batzar Aretoan, Alejandro Vázquez izango dugu hizlari “Zabortegiak eta kaioak” gaia jorratzeko. Alejandro Zarautzko Udaleko Ingurugiro eta Segurtasun arduradun izandakoa da eta Urola Kosta mankomunitateko partaide.