Beasain

Prentsa Aretoa

2013/06/27

Ezker abertzalea Aitor Aldasororen aurka

rss Ezagutzera eman

Atzoko egunez Beasaingo EAJ-PNVrentzat prentsaurreko garrantzitsua gauzatu zen. Honatx bertan irakurri zen testua:

---

EAJ eta H1! taldeen prentsaurrekoaOngietorriak EAJ-PNVren Uri Buru Batzarrak deitutako prentsaurreko honetara.

Honen bidez, Ezker Abertzaleak, Aitor Aldasoro gure zinegotzi eta bozeramalearen izena zikintzeko eramandako kanpaina salatu nahi dugu.

Hau guztia, EAJ-PNV eta H1! eko bozeramaleek argitaratutako gutunarekin hasi zen, bertan, Beasaingo Udaleko Bilduren liberatuek, 2012 eta 2013an, grebak egin ondoren jasotako soldatak itzultzeko eskatu zitzaienean.

Azkar erantzun zuen ezker abertzaleak eta hurrengo astean, “Bista Alai”en eta balizko legez kanpoko tramitazioa aitzaki hartuta, Aitor Aldasororen aurkako kanpainari hasera eman zioten. Udaleko web orrian “Bista Alaien 230.243,56 € falta dira”, “falta den dirue non dagoen argitu arte” (2013.06.11), “Aitor Aldasorok gezurrak esan ditu” eta “Patxi Plazaolak gobernuak gauzatutako kudeaketa txarra eta ilunarekin” (2013.06.18).

Gaia, behin eta berriz esan zaien bezala, epaitegira eraman beharrean, ezker abertzaleak bere kanpainarekin jarraitzen du.

Ostirala 14, bigarren batzordea egiterako, paskiñak zabaltzen ditu ezker abertzaleak herrian “Aitor Aldasoro, non daude 230.243,56 € horiek?”. Astebetera, bigarren aldiz paskiñak, oraingoan idatzian aldaketak: “Aitor Aldasoro (PNV): Nola desagertu dira 230.243,56 €?”. Lehendabizikoa nonbait “gogorregia” irudituko zitzaien.

Azkenik, igandeak 23an, kanpainaren errematerako kalean bi pintada azaldu ziren, askok dakizuen eta hemen esango ez ditugun idatziekin.

Kanpaina hau, Bilduren saiakera delakoan gaude, EAJ-PNVren eta H1! en bozeramaleek, Bilduko liberatuek 2012 eta 2013 urteetako greba egunetan kobratutako soldatak itzultzeko eskatuaz, argitaratutako gutuna estaltzearren.

Denen gainetik ordea, aurkari politikoa deuseztatzeko kanpaina da. Oraindik orain, ezker abertzaleak etsaitzat du aurkari politikoa eta neurri faszistak darabilzki Aitor derrigortu, uzkurtu eta deuseztatzeko. Ezker Abertzalearentzat, beraienarekin bat ez etortzea nahikoa da berau ezerezteko.

Bizikidetza demokratikoak bere marra gorriak ditu eta ezker abertzalea marraren alde batetik bestera, zein erraztasunarekin mugitzen diren ikusita, ez ditu nonbait barneratu: pertsonen eta aurkari politikoarenganako errespetua.

Non daude Sorturen garai berriak?

Guztia horrela, Bilduren eguneroko jardunetik pertsona eta taldeen duintasuna errespetatzen ez den bitartean, ezinezkoa izango da lur berean politika partekatzea. Une hori iritsi bitartean, aurrez aurre edukiko gaituzte.

Aitor, EAJ-PNVk bere babesa eskaini nahi dizu, herriaren eta herritarren alde adorez lanean jarrai dezazun eskatuaz H1! Taldeari ere gure esker ona adierazi nahi diogu, hauen zinegotziei eta Josi Insaustiri, prentsaurrea eta zu, Aitor babesteagatik.

Bista Alairi dagokionean, Patxi Plazaola Alkate-ohiak argitara eman duen gutunean jartzen duenera mugatuko gara. Era berean zera adierazi nahi diogu ezker abertzaleari:

  1. Epaitegietara eraman dezatela espedientea.

  2. Aurkari politikoa uzkurtu eta ezerezteko erabili ohi dituzten modu mafiosoak alde batera utzi ditzatela.

  3. Aurreko korporazioak, Bista Alairi dagokionean hartutako erabakiek harro sentiarazten gaituela, baliabide murritzekin eta edadeko hainbat pertsona eta familiei, etxebizitza duin bat izan zezaten posible egin zuelako.

Bukatzeko mila esker gaur hona bertaratu zeraten komunikabideei, baita egun hauetan gure deiari erantzun diozuenei, herritarrei gure ahotsa gerturatzeagatik. Gainontzean Udal komunikabideak, soilik beren propagandarako erabiltzen dutenen bertsioa iritsiko baizitzaien.

Para terminar, agradecer a los medios hoy aqui presentes, y a los que estos días habeis atendido a nuestros requerimientos para hacer llegar a los vecinos nuestra voz, ya que de otra manera únicamente conocerían la versión  de los que utilizan los medios del Ayuntamiento para su propaganda.

2013ko ekainak 27
Beasaingo EAJ-PNVren Uri Buru Batzarra

Prentsaurrekoaren eragina medioetan:

NdG: El PNV de Beasain denuncia la "campaña" contra Aitor Aldasoro.

DV: Apoyo de PNV y H1! al edil Aitor Aldasoro

Goierriko Hitza: “Ezker Abertzalea Aitor Aldasororen aurka” dagoela azaldu du EAJ-PNVk