Prentsa Aretoa
2013/06/13
Gurutze Gorria eta Andramendi Ikastola. Bilduren kudeaketa
Bilduk eta PSEk, Gurutze Gorria, Urbialde plazan duen egoitzatik ateratzea erabaki du.
Horren ordez, Ittolako industrialdean dagoen 300m2 ko pabiloia 10 urtez dohainik utzi eta bertan kokatzeko proposamena egin zaio Gurutze Gorriari. Guztira Udalarentzat, 300.000 €tik gorako kostua suposatuaz. Gure ustez erabaki honek, ekonomikoki Udaletxearen kaltea dakar eta Gurutze Gorriak eman beharreko eskaintza okertu egiten du.
Gurutze Gorriaren jardunetako bat, formakuntza ikastaroak ematea da. Formakuntza ikastaro horiek, Ittola industrialdean ematea, bertako pabiloi bat horretarako egokituaz, astakeria eta neurriz kanpoko erabakia iruditzen zaigu.
Horretarako baditugu herrian, EPA bezalako egoitzak, edo bailaran, Goierriko formazio profesionaleko guneak, irakaskuntza gune egokiak, industrialde batera bidali gabe.
Udal Gobernuari eskatzen diogu, Gurutze Gorriarentzat, bere formakuntza ikastaroak emateko, EPA edo Goierriko formazio profesionalekoekin hitzegin eta bertan egokiera hobeago bat bilatzeko.
Bide batez, Gurutze Gorriak eduki ditzaken beste beharrei, herriko lokal xumeago batean kokatu ditzala eskatzen diogu.
Modu honetan, Gurutze Gorriak, herritik bertatik eta gertutasunez, bere eskaintza modu egokian emateaz gain, Udalaren egoera ekonomikoa ez da kaltetuta aterako.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03