Prentsa Aretoa
2013/05/31
Bildu, greba orokorra eta soldatak
Haz click aquí para acceder a la versión en castellano.
Bilduko alkatea eta zinegotziak. Argazkia: DV.
EAJ-PNVk eta H1!k Bilduko liberatuei, 2012ko bi greba orokorren ondorioz jasotako soldata itzultzeko eskatu die.
Greba egin arren, bi egunetako soldata jaso zuten.
Bilduk, maiatzaren 30ean greba orokorra egiteko deia luzatu ondoren, EAJ-PNV eta H1! ek, Beasaingo Udalean liberatuta dauden politikariei eskatu nahi die, 2012 an egin ziren bi greba egunei dagokien soldatak itzultzeko eta maiatzaren 30ean deitutako greba orokorra babestu eta egin badute, berdin jokatzeko.
Hirugarrenez urtebetean, Bilduk deia luzatu die herritarrei eta zehazki langilego osoari, greba orokorrean parte hartzeko.
2012ko lehena martxoaren 29koa izan zen, PPk lan erreformaren aurka egindakoa eta bigarrena berriz, irailaren 26koa, Madrilgo Gobernuak ekarritako murrizketengatik.
Bakoitzak grebaren aurrean duen jarrera aldera utzita, etika eta logika guztia bazterrean uzten dituela iruditzen zaigu, greba egin duen langile orok, hilabete amaieran soldatatik kenketa izatea, eta Beasaingo Udalean, Bilduko liberatuek eta 2012 ko likidazioaren arabera, soldatak osotasunean kenketa gabe jasotzea, greba egin ez balute bezala.
Horregatik, Beasaingo Udaleko Bilduko liberatuei eskatzen diegu, 2012ko bi greba eguneko soldata itzultzea eta 2013ko maiatzaren 30ekoa egin badute, ez jasotzea eta jaso badute, hau ere itzultzea.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03