Prentsa Aretoa
2013/05/27
BIDEGORRIA ZIURTASUNEZ PORTERIA AUZOAN.
2001 eko txosten geoteknikoak azpimarratu zuen trafikoak, Joan XXIIIko horman izan zezakeen eragina.
EAJ-PNV eta H1! alderdiek, Joan XXIII kalea trafikoz kargatuko ez duen beste aukerak landu ditzan eskatu dio Bildu eta PSEri.
Maiatzaren 23an, Bilduk prentsaurrekoa eskaini zuen, Porteria inguruko bidegorriaren gauzatzea dela eta, PSErekin batera eman dien irtenbidearen harira. Irtenbideak, noranzko bakarra utziko lioke J.M.Iturrioz kaleari (Porteria) eta Beasaina datorren trafikoa, autoak, kamioiak, etab. , Joan XXIII kaletik bideratuko luke.
Prentsaurrekoan, EAJ-PNV salatu zuten, “txosten teknikoei muzin egin gabe, alarma soziala piztu eta beasaindarrak kaltetzeaz”. Beasaindarren seguritate eta osasuna kaltetuko duen gaiekin, demagogia aldera uztea ere eskatu zitzaigun.
Ezeren aurretik esan, ongizatea haratago daramaten bidegorri eta pasealekuen alde egon eta gaudela. Urteetan zehar, Beasainen egindako lana da horren adibide.
Kasu honetan ordea, jakin arazi beharrean gaude, aurrekariak daudela eta gure iritziz horiek, zorrotz eta zuhurtziaz jokatzera eraman behar gintuzkeela. Zuhurtzi hori da, aurreko legegintzaldietan, Bilduk eta PSEk defendatu duten aukera hau, aldera uztea eraman gintuena.
Aurrekariei erreparatu ezkero, Joan XXIII ko horman hainbat pitzadura azaldu izanaren ondorioz, 2001 ean OFITECO enpresari eskatu zitzaion txostena egitea. Txosten harek, trafikoak, horma eta etxeetan sortzen zituen dardaren larritasuna neurtzea zuen helburu.
Goikaldeko irudian sakatu txostenaren .pdf bertsioa eskuratzeko.
Labur, hauek dira txosten harek ateratako ondorio eta gomendioak:
- Trafikoak horman sortutako dardarak, hauek nahiko tamaina dutenean, eragina eduki dezakete hormak egun duen kalte eta hondatzean.
- Aldiz, eraikinek duten kalteen arrazoi nagusia, zimendatzeak izan duen hondatzeak dakar. Badirudi, zimenduak izandako hondatzea, hormak izandako kalteekin zerikusia duela. Beraz, etxeetan ikusitako kalteak, zeharka, trafikoak eragiten duela esan diteke.
- Gomendio nagusia, horma eta etxeen etengabeko jarraipena egitea da. Horretarako, auskultatze eskema xume bat aztertu liteke.
- Hormaren azterketa dinamikoa egitea da aproposa, berau indartzeko aukerena ere. Hala ere, guzti hau, aurreko puntuan esandako jarraipenaren baitan egon liteke.
Txostenak dioena kontuan hartuta, aurrerapausorik ematerako, EAJ-PNV eta H1! alderdiek, beste txosten geoteknikoa egin eta guztiaren informazioa, bizilagunekin partekatzea eskatu genuen.
Gure ustez, txosten horrek behar luke, “Porteria” inguruko bidegorria egiteko emandako irtenbidea baztertu edo baliotu behar lukeena.
Emandako aukeraz gain, kalte gutxiago eragingo dituen aukerak daudelakoan gaude. Ziurrenik, antzeko arazoei beste nonbait emango zitzaien irtenbidea. Aurkitu eta aztertzea litzateke egokiena, horretarako behar adina denbora erabiliaz.
Aurrerakin hauek tarteko, dirulaguntza jasotzearen aukera, ez dugu uste nahikoa behar lukeenik, guztia korrika eta presaka egiteko, behar adina arreta jarri gabe.
Bilduri adierazi azkenik, gure jarrerak, jolas politikoari baño, kudeaketa zorrotzari erantzuten diola. Oposizioan egon arren, guztien interesei begiratzeko ardura dugu.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03