Beasain

Prentsa Aretoa

2013/05/09

2013ko Loinatz Jaietako txoznak Bideluzen

rss Ezagutzera eman

Aspaldian herrian ahoz-aho dabilen kontua da aurten txoznak Bideluzeko plazan eta aldameneko zubian jarriko dituela Udalak. Zurrumurru hori Beasaingo EAJrengana iritsi zenean eta iazko esperientzia ikusita, agerikoa zitzaigun BILDUK HARTUTAKO ERABAKIAK, aurten zalaparta sortuko zuela, herriko sektore anitzetan.

Herrian jada festa usaina gainean dugunean, honezkero hainbat herritar gerturatu zaizkigu galdezka: Beasaingo EAJk... zein iritzi du txoznen lekualdatzearen inguruan?

Lehenik eta behin, Udaleko iñongo Batzordeetan, gure iritzia ezin izan dugula eman aipatu nahi genuke. Gainontzeko herritar asko bezala, aldizkariek eman digute erabaki honen berri. Bilduk, Udaleko batzordeetara, beste behin ere, erabakia hartuta dagoenean eraman du gaia, iritzirik eskatu gabe.

Bilduk ez du gure ordezkaritza aintzat hartu, ez eta gainontzeko alderdiena ere erabaki hau aurrera eramateko. Erabakiarten ardura Bildurena da, beraz.

Txoznen kokapen aldaketa aztertu denean, ez dakigu inguruko bizilagunen iritzia aintzakotzat hartu den, inguruko tabernarien iritzia kontuan hartu den edo soilik txoznetan jardungo direnen etekin ekonomikoa izan den arrazoi nagusia. Ezin izan dugu hori neurtu, ez baigera erabakiaren parte izan.

Halere herrian bizi gara eta hainbat herritarren haserrea jaso dugu. Baita inguruko hainbat tabernariena ere. Haiek, festa garaia izanagatik, lasaitasuna dute amets. Hauek berriz, beren ogibideari ahalik eta etekin handiena atera nahiak daramatza edozein aldaketaren aurka egotea. Badakite ordea, batzuen aurrean, ahoa gehitxo zabaltzeak ekarri diezaiekeen ondorioa.

Txoznak 1998. urtea ezgeroztik kokapen jakina izan dute eta txoznen arrakastaren gainbehera kokapenari lotu omen diote txoznatakoek.

Beraz, txoznagunea Bideluzen jartzeko erabakia, Bilduk hobekien iruditu zaionekin hartu du eta hartu duten guneetan, gainontzeko udal ordezkariok ezertarako kontuan izan gabeJuan Palomo? Ba horixe bera.

Kexu denak, Beasaingo Bilduri kontuak eskatu behar lizkioke. Hala ere, kezkati eta anonimoki gerturatu zaizkigun herriko zenbait tabernari edo bizilagunek ez dute horren aukerarik izango. "...gardentasun" eta "...elkarlanean" hartutako erabaki "partehartzaileei" esker.

Ondo pasa Loñatzak!!!