Prentsa Aretoa
2013/04/25
1937ko Apirilaren 26a.
Gasteizko aerodromotik 26 hegazkin: Heinkel 111, Heinkel 51, Junker 52 eta 5 'kaza' italiar abiatu ziren Gernikaruntz, arratsaldeko 4retan. Hegazkinek ez zeramaten espainiar ikurrik, Lufwaffe-ko gurutze beltza eta alemaniar swastica baizik. Joachim Hans Wandel, 23urte, Karldorf, zuten pilotuen buru.
GureGipuzkoa.net | Gernika despues del bombardeo © CC BY-SA: Ojanguren, Indalecio
Molak eta Francok beltzez margotu zuten Gernika beraien mapetan. Molak apirilaren 22an garbi esan zuen:
“He decidido terminar rápidamente la guerra en el Norte de España. Quienes no sean autores de asesinatos y depongan las armas o se entreguen serán respetados en vidas y haciendas. Si vuestra sumisión no es inmediata arrasaré Vizcaya empezando por las industrias de guerra. Tengo medios sobrados para ello”
Göring, Sperrle eta Adolf Gallandek margo gorriz markatu zuten Gernika beraiek deitzen zuten 'Versuch'(Froga) operazioa burutzeko. Peri eguna zen Gernikan eta 12.000 bat biztanle zeuden egun horretan herrian.
1937ko udaberrian Emilio Molak zuzendutako armada matxinoak, Nafarroako errekete-tertzioek osatua, Iparraldeko frontea izeneko kanpainia hasi zuen. Saibigainen eta Intxortetan fronte-lerroa hautsi ondoren, matxinoek Bilbo defenditzen zuen Burdin Hesia zuten jomuga. Bonbardaketaren egunean, Gernika leku estrategikoa zen Bilborako bidean Bizkaiko Lur Edegia kontrolatzeko. Abertzaleentzako balio sentimentalaz gainera, Euzko Gudarostearen erretreta-bidean zegoen, Urdaibain, Bizkaiko ipar-ekialdean.
Kondor Legioaren bonbardaketa baino lehen, Gernikak ez zuen borroketan era zuzenean parte hartu. Hala ere, Euzko Gudarosteak 23 batailoi zituen Busturialde ekialdeko fronte-lerroan. Herrian bertan batailoi bi zeuden, baina aire-defentsa estatikorik gabe. Gainera, aire-armadak errepublikarrak bere hegazkinak galdu berriak baitzituen, Euzko Gudarosteak ez zuen babesik zeruan.
Gernikak bere bost mila bizilagun inguruz gain, errefuxiatu asko ere hartzen zituen, Bizkai ekialdetik eta Gipuzkoatik heldurik. 1937ko apirilaren 26an astelehena zen, azoka eguna Gernikan. Ohikoa legez, Busturialdeko baserritar eta erosle asko Gernikara joatekotan ziren salerosketak egiteko.
Gaur sarraski hori izan zela 76 urte beteko dira.
Guk ez dugu ahaztu.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03