Beasain

Prentsa Aretoa

2013/02/17

Ekin Aurrera aldizkariaren bilduma osoa eskuragarri

rss Ezagutzera eman

ekin_aurrera_header

1986. urtea beltz eta iluna izan zen EAJrentzat. Zatiketa politikoak urte luzez iraun zuten zauri pertsonalak eragin zituen bezala, Gipuzkoako herrialdean ia bere desagerpen politikoa suposatu zuen. Gipuzkoan hutsaren hurreneko bezala geratu ginen... ta Beasainen ere beste hainbeste.

Eta EAJrekin batera, zer esanik ez dago EGI gazte erakunde abertzalea ere "de facto"zko desagerpena jasan zuela.

Egoera horri buelta eman beharra zegoela hausnarketa eginda, Beasaingo eta Legazpiko EGIko gazteek hasiera batean beraien herrietan etxez etxe buzoneatuko zen aldizkari bat editatzeari ekin zioten: Ekin Aurrera. Hasierako aleek laister eman zuten Goierriko beste hainbat herriekiko jauzia ta 10.000 ale publikatzera ere iritsi zen.

Kostua latza zen, bai diru aldetik zein logistika aldetik: 1989ko fotokopia kutreak ziren zein 7.  aletik aurrera editatzen ziren A3 neurriko aleak inprentatik tolestu gabe etortzen zirelarik, Beasaingo batzokian denak eskuz tolestatzen ziren postontzietan erosoki sar zitezen: Lan hori egiteko hamaika lagun biltzen bazen ere, hamaika ordu jardun beharra izaten zen. Ta gustora lortzen zen emaitzarekin :-)

Lehenengo alea 1989. urtean publikatu zelarik, 1998. urtean buzoneatu zen 21. eta azkeneko alea. Tartean 18 ale banatu ziren Beasaingo eta Goierriko hamaika postontzietan.

Aldizkariaren 18 aleak doako ISSUU plataforman Beasaingo EAJPNVk duen gunean eskuragarri jarri ditugu. Denak libreki zuen ordenagailuetara deskargatu ditzazkezuelarik, berauk Creative Commons BY-SA baimen libreaz lizentziatu ditugu, nahi bezala eraldatu, partekatu eta erabili ditzazuen.

Eduki hauek guztiak Interneten eskuragarri egon daitezen egindako lana ez da makala izan ta makina bat ordu sartu dira. Hala ere, digitalizazio lanak profesionalen esku utzi dugu ta Goierriko EGIko argazki bilduma osoarekin batera, (ia 1000 argazki eta negatibo), lan hauetan eskarmentu handia duen Gureak taldeko GUDATeko profesionalen esku utzi genuen.

GUDATetik TIFF eta JPG formatuetan gordetako ale digitalak jaso ahala, beraien metadatuak editatzea ekin zitzaion, (ezinbesteko lana Googlek eduki hauek indexatzea nahi bada). Jarraian ISSUUra igo eta ale bakoitzari dagokion deskribapen laburra idatzi.

Esan beharrik ez dago ale hauek guztiak fisikoki etxean gordeta ditugun bezala, urte haietan Lazkaoko Beneditiarren Artxibora ere Juan Jose Agirrererengana eramateko ardura hartzen genuela.

Gai honekin beste konturik ez.

Jarraian Goierriko EGIko argazki bilduma Interneten eskuragarri jartzeari ekingo diogu! Hala ere, 2013ko otsail honetan, ia 1000 argazkien metadatuen edizioarekin hari gara ta luze joango zaigun susmoa dugu. Hala ere lan hau amaitu ahala, blogean ere oharra jarriko dugu. Aurrekari bezala, argazki pare bat Gipuzkoako EAJ-PNVren Flickr gunean zintzilikatu ditugu. Gozatu!

Ikur naziak ezagutu ditzagun.