Prentsa Aretoa
2013/02/06
2013ko aurrekontuen EAJ-PNVren irakurketa
2013ko Beasaingo aurrekontuen onarpenaz hitzegiterakoan, lehenik eta behin NORMALIZAZIOA da aipatu beharreko hitza.
Naturaltasun guztiz eta konplejurik gabe, Bildu, PSE eta PP-rekin negoziatzen ibili da aurrekontua aurrera ateratzeko, prozesuan EAJ ta H1! ia erabat baztertuz.
Eta normalizazioa diogu, jarrera honek alderdi guztiak BERDINDU egiten gaituelako. Kontuan izanik orain bi urterarte, gure alderdiak irainak eta salaketak jasotzen zituela Ezker Abertzalearen aldetik PSE eta PPrekin negoziatzeagatik (españolak ginela, gu ere errudun ginela GAL sortu zutenekin negoziatzeagatik,...) eta hori buruan, NORMALIZAZIOA iritsi dela gurera azaldu nahi dugu.
Iaz bezela aurtengoan ere, Bilduk Gobernatzeko duen ardura ez oztopatzearen bidetik hartu dugu gure erabakia.
Estrukturalki gure aurrekontuak dira aurkeztu direnak eta ez ditugu babestu, ezezkorik ere ez diogu eman eta abstentziora jo dugu. Lehengo urteko aurrekontua oraindik gauzatu gabe dago eta nerbiorik ez diogu ikusten aurrekontuei. Estratejikoki ezinbestekoak diren hainbat gaiei ez zaie heltzen, Olaran edo langabetuen arloan adibidez.
Guk ez genuke horrela egingo, halere bizi dugun egoera kritikoak, gainontzeko erakundeetan bezala, kudeaketa ez oztopatzea garamatza. Beasainek aurrekontuak behar ditu. Lehengo urtean bezala, abstentzioarekin baliatu egin nahi izan dugu aurrekontuen onartzea.
Hori horrela, Bilduk nahiago izan du PSEren babesa lortu.
Guzti hori, joko politikoaren parte bada ere, "kromo trukatze" horretan, beren printzipioei bizkar ematea da abertzale den ororen kezka sortu behar lukeena. Horren lekukorik garbiena, Lizarra-Garaziko garaietatik, Udalbide eta Udalbiltzara bideratu ohi genituen dirulaguntzak erabat ezabatzearena izan da. PSE eta Bilduren arteko negoziazio horren ondorioz, Iparraldeko ikastolek edo Iruñeako Euskalherria irratiak adibidez, Beasaindarron eskutik urtero jasotzen zuten dirulaguntza bertan behera gelditzea ekarriko du horrek. Seaskaren adibidea da neurriz kanpoko ondorioaren isladarik garbiena.
Zapateroren eskutik, Estatuko abogatuek 2004. urtetik lortu ez zutena, Beasaingo PSEk lortu du, parke bat eta barandilla baten truke.
Eta ongietorria eman nahi badiogu delako normalizazio horri, ezin ditugu alderatu, egun, beldurra medio, itun hori sinatu dutenak tarteko, badirela herrian bizkarzainekin dabilenik oraindik ere. Ona litzake itunaren lehen gaia hori eragin dutenen damua eta horren konpontzea izatea.
Hori bai, zorroztasuna eta eraginkortasuna eskatu nahi diogu gobernu taldeari, keinu hutsez jositako politika alde batera utzi, eta hasi daitezela serio lanean.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03