Beasain

Prentsa Aretoa

2013/01/18

Udalbide eta Udalbiltzako partidak parke bat eta barandilla baten truke

rss Ezagutzera eman

Atzoko egunean Beasaingo Udalean gauzatu zen udal plenoan, 2013. urterako aurrekontuen onarpena aztertzen zen. Bilduk aurkezturiko aurrekontu proposamenak aurrera jarraitu zuen gure lantaldearen eta H1!-eko zinegotziaren abstentzioarekin... eta PSOEren onespenarekin. Nola?!! Zer??!! Zergatik?!!!

Ba bai jaun andreok, Beasaingo Udalak Udalbiltza eta Udalbideri urtetan eman dien diru laguntza kentzearen truke, atzo PSOEk Bilduren aurrekontuak onartu zituen. PSOEko Segade zinegotziak gure Aitor Aldasorori onartu zion bezala argi zuen lortu duen jugada"Uno que sabe" 

Segade ez da inozoa, badaki zeintzu diren Beasaingo Bilduren beharrak eta larritasunak eta horretaz baliatu da bere obsesio anti-abertzalea aurrera ateratzeko.

Bainan larriena ez da hori, Segaderen aldetik hortan tematzea normala baida, aldiz, Bilduko abertzale peto eta zintzoen jarrerak auzolotsa baino ez duela sortzen. "PNV PSOEren morroi" "PNV Español" ta antzeko txorradak urtetan zabaldu dituztenean.

Udalbide? Udalbiltza? Herrigintza?? Zer da hori!!????

Asteburua gainean dugularik ta erlaxatze aldera... "Vine, Ví y me vendí":
[gigya src=" http://www.goear.com/files/external.swf?file=df6aa84" type="application/x-shockwave-flash" wmode="transparent" quality="high" width="420" height="180"></embed></object " ]