Beasain

Prentsa Aretoa

2012/09/05

Beasainen, abuztuan, euskara ere oporretan

rss Ezagutzera eman

Bilduren hizkuntza politika Beasaingo Udalak kaleratutako oharrean:

 

Beasainen, abuztuan, euskara ere oporretan

PROJEKTUA "ESPALOIEN BIRMOLDAKETA"

ASTELEHENEA ABUSTUAK 6ª SORTXIETAN ESPALOI
KOMPONKETA

Bildu gobernuan dagonetik, behin eta berriz esan dugu hizkuntza politika, eta honekin hizkuntza noski, ez duela aintzakotzat hartu.
Horrelakoen aurretik bizi izan dugu ordea aurten, ahaztuta genituenak: batzordeak erdera hutsean, ahoz zein idatziz. Ahozkoan euskera hutsean lan egiten zuten sailetan, soilik erdera erabiltzera...

Hori bai, partehartze bileretan gazteleraz komunikatu nahi duena, mespretxatu, bileretatik aldegin arte.

Hori bai, Arranon, guztien begietara "Administrazioan euskaraz!!!" pankarta erraldoia zintzilikatu. Publizitate hutsala!. Lehengo lepotik burua!. Gu, euskaldunak onenak...

Guzti hau halere ondorioa besterik ez da. Ikuspegi, lan, zuhurtasun eta jarraipen ezaren ondorioa besterik ez da.