Prentsa Aretoa
2012/08/18
"Goierri bizia" festa gainean dugu.
Irailaren 1a. gainean dugularik, egun horretan Goierriko UBB ezberdinek Goierriko EAJ-PNVren festa izango dena"Goierri Bizia" lelopean antolatu dugu.
Ikasturte politiko interesgarria gainera datorkigularik (EAEko hauteskundeak batipat), azken 35 urteetan EAJren jiran Goierriko herrigintzan jardun diren EAJko militante eta karguak xumeki omendu nahiko genituzke.
Horretarako irailaren 1ean egun osoko festa giroan gauzatuko den "Goierri Bizia" ekitaldia antolatu duten Goierriko hamaika UBBk.
Jardunaldia Beasainen izango da eta iluntzera arte luzatuko da. 1977tik, demokrazia ezarri zenetik hain zuzen, alkate, zinegotzi, lurraldeko batzarkide, diputatu, sailburu edota senatari karguetan lanean aritu diren goierritarren lana errekonozitu nahi da; 200 lagun inguru hain zuzen. GOIERRI BIZIA izena izango du Goierriko EAJ/PNVren lehenengo festa honek.
2011ko urritik eta bake bidean, politikan eta herriaren bizitzan beste garai bat hasi dela-eta, oso pozik eta itxaropenez beteta agertu dira jeltzaleak. Baina iragana ezin dela ahaztu eta atzera begiratu nahi izan dute. ‘Eta atzera egitean, herrigintzan aritu diren guztien ahalegina mirestea besterik ez zaigu burura etortzen’ esan dute.
Hala, garai berriari atea zabaltzearekin, alderdiari eta herriari bultza egin dieten guztiei eskerrak eman nahi zaie, omenaldi ‘xume’ baten bidez. ‘Ekitaldian parte hartzera bereziki animatu nahi ditugu alderdikideak, sinpatizanteak, lagunak eta herritarrak’, zehaztu da. Omenaldiarekin batera bazkaria izango da. Bazkarian izateko norberak bere herriko batzokiarekin jarri behar da harremanetan, edo goierrikoeajpnv@gmail.com helbide elektronikora idatzi dezake.
Egitarau irekia
Omenduak eta euren familiakoak, alderdikideak eta lagunak 13:00etan elkartuko dira Zubimuzu plazatxoan, Plazape parean. Bertako produktuen dastatzea izango da gerturatzen diren guztientzat. Ondoren, 14:00etan, aipaturiko lagunarteko bazkaria eta omenaldi xume bat, plazapean.
Arratsalde partean, 16:00etatik aurrera, Gernika pasealekuan, famili eta lagunarteko giroan, haur jolasak eta Jokalata jokoak izango dira. Parte-hartzean eta umorean oinarrituta, Marsel magoaren saioa hasiko da 18:00etan; ondoren, txokolate jana eta Gozo Gozo musika taldearen emanaldia.
Gozo-Gozo zazpi musikari gazteek osatzen duten talde gipuzkoarra da. Trikitixa, bibolina, gitarra, panderoa, bateria, teklatua eta, noski, kantua menderatzen dituzte. Hauek ere ordubeteko saioa eskainiko dute.
Kontzertu gaua
Gazteentzat kontzertu indartsu bat antolatu da iluntzean. EGIko ordezkariak esan duenez, hiru-lau taldeek hartuko dute parte. Momentuz euren presentzia konfirmatu dutenak Kilauea, Akerbeltz eta Lauroba taldeak. Bernedoko aparkalekuan izango dira denak 22:00etatik aurrera.
Kilauea lazkaotar eta bizkaitarrez osatutako laukotea da. Hawaiiko sumendi baten izena hartu zuen, 2009ean sortu ondoren. 2010ean hasi ziren kontzertuak ematen eta dagoeneko maketa bat grabatu du. Diskoa baten argitalpena da taldearen gertuko helburuetako bat. Euren musika Eskandinabiako rockean dago oinarrituta.
Akerbeltz talde gazte eta dinamikoa da, zuzen ikaragarri eta erabateko soinuarekin. Errepertorioan aro berriko euskal abesti garrantzitsuenak daude. Estilo desberdinak aurkitu ditzakegu: ska, punk, rock, eta euskal folklorea. Taldearen berezitasunetariko bat eszenatoki gainean ilusioa eta honetaz kanpo inguratzen duten pertsonen parte hartzea da.
Lauroba, pop-rock talde donostiarra dugu. 2004ean sortu zen eta 2005ean lehenengo maketa kaleratu zuen. 2006ean Donostia Hiria pop-rock saria irabazi eta hurrengo urtean diskoa argitaratu zuen. Bost lagunek osatzen duten taldea kontzertu ugari eskaintzen ari da; BBK Live jaialdian hartu du parte, esate baterako.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03