Prentsa Aretoa
2015/03/27
EAJ-PNVK hobekuntzak lortu ditu Beasaingo Renferen azpiegitura eta zerbitzuetan
Aitor Aldasoro hautagaiak azpimarratu duenez Kongresuan Eusko Abertzaleak taldeak aurkeztutako ekimena talde jeltzale biek azken hilabeteetan beasaindarren interesen defentsan garatutako lan amankomunaren emaitza da.
Beasaingo alkatetzarako EAJ-PNVren hautagai den Aitor Aldasoro gaur prentsaurrean agertu da Joseba Agirretxea diputatuarekin, Maria Eugenia Iparragirre senatariarekin eta Isabel Sanchez Robles, Kongresuko sustapen batzordean Eusko Abertzaleak taldeak duen bozeramailearekin. Agerraldiaren helburua izan da beasaindarrei Renferen azpiegitura eta zerbitzuetan emango diren hobekuntzak azaltzea, Kongresuko sustapen batzordean Eusko Abertzaleak taldeko bozeramailea den Isabel Sanchez Roblesek egindako gestio eta ekimenei ezker lortuak. .
Hasteko, Aldasorok eskerrak eman nahi izan dizkie hiruei Sustapen Ministerioak hartutako konpromisoen inguruko azalpen zehatzak ematera Beasainera etortzeagatik. EAJ-PNVren hautagaiak gogorarazi du herritarrak askotan kexatu izan direla trenbideak eragiten duen zarata kutsadura handiaz eta baita nasetako argiztapen gabeziaz eta irisgarritasun arazoaz ere. “Arazo hauei irtenbide egokia emateko asmotan jarri ginen harremanetan Kongresuan eta Senatuan ditugun ordezkariekin, gaia Madrilen nola kudeatu behar genuen ikusteko” azaldu du Aldasorok.
Zentzu honetan, EAJ-PNVren udal taldeak hilabeteak daramatza Eusko Abertzaleak Taldearekin biltzen gaia aztertu, soluzio ezberdinak baloratu eta herritarren beharrei irtenbide bat bilatzeko. Horregatik, Aldasorok azpimarratu du Eusko Abertzaleak taldeak Kongresuan aurkeztutako proposamena bi taldeek beasaindarren interesen defentsan aurrera eramandako elkarlanaren emaitza dela.
Aldasorok aipaturiko arazoen jarraian, Isabel Sanchez Roblesek Beasainek komunikabideetan izan duen garrantzia aipatu du, duen kokaleku geografiko bereziarengatik, bere industriarengatik eta gainontzeko lurraldeekin dituen loturengatik. Gainera, “eskualdeko buru izatean, Renferen azpiegiturek garrantzia handiagoa hartzen dute, egunero herritar askok erabiltzen duten geltokia delako. Horregatik uste dugu ahalik eta azkarren hobekuntza batzuk egitea beharrezkoa dela” adierazi du. Horretarako, Eusko Abertzaleak Taldeak ez-legezko proposamena aurkeztu zuen Kongresuan Beasaingo Renferen azpiegitura eta zerbitzuak hobetzeko.
Ekimena Isabel Sanchez Robles berak aurkeztu zuen asteartean, martxoak 24an, Diputatuen Kongresuko sustapen batzordean. Hau horrela izanik, Sustapen Ministerioak Beasaingo Renfen egin beharreko hobekuntzak estazioak berritzeko hurrengo planean sartzea lortu du EAJ-PNVk.
Sanchezek azaldu duenez, EAJ-PNVk aurkezturiko ekimenak ondokoa eskatzen zuen zehazki:
- Renferen trenbideak Beasainen sortzen duen ingurumen-zarataren inpaktua aztertzea eta hau arintzeko beharrezko neurriak ezartzea.
- Argiztapena eta irisgarritasuna hobetzea geltokiko nasetan, geltokiko beheko igarobidean eta baita eskilaratan ere. Honez gain, 1. eta 2. nasak luzatzea eta behako igarobidetik igogailuak jartzea ere bai.
- Gure herritik igarotzen den linean trenen maiztasuna handitzea, garraio publiko sarean trenaren erabilera bultzatzeko.
Bukatzeko, Aitor Aldasorok azpimarratu du hau talde lanaren emaitza dela, “beasaindarren arazoei irtenbideak aurkitzeko dena ematen dabilen taldearena”. “Gure lan egiteko era da, lankidetzatik, arduratik eta Beasain eta beasaindarrekin dugun konpromezutik; herritarren beharrei erantzuna emanez eta irtenbideak proposatuz” esanez bukatu du.
Nabarmenak...
Goierri
2024/03/22
Goierri
2024/03/15
EBB
2024/01/27
Beasain
2023/11/07
Berri ikusiagoak...
Beasain
2023/05/03