Beasain

Prentsa Aretoa

2023/05/01

“Justizia soziala, berdintasuna, askatasuna eta elkartasuna dira EAJren ekintza politiko eta sozialaren oinarri nagusiak”, azpimarratu du Joseba Egibarrek

“Sistema instituzional propio bat eratu behar dugu, garapen ekonomikoa justizia sozialaren parametroetan sortzen laguntzeko eta Herri gisa dugun etorkizun kolektiboaz arduratzeko”, gaineratu du

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak azpimarratu duenez, “justizia soziala, berdintasuna, askatasuna eta elkartasuna dira EAJren ekintza politiko eta sozialaren oinarri nagusiak”. "Gure herriaren eraikuntza sozial eta nazionalean sinesten dugu, eraikita dagoenaren gainean hazi behar dugu eta sistema instituzional propioa eratu; justizia sozialaren parametroetan garapen ekonomikoa sortzen lagunduko digun sistema bat, Herri gisa dugun etorkizun kolektiboaz arduratzea ahalbidetuko diguna", gaineratu du.

Maiatzaren 1ean, garapen ekonomikoan eta justizia sozialean oinarritutako erakunde-sistema propioa eratzeko jeltzaleek duten proiektuan zentratu du bere mezua Gipuzkoako burukideak.

“Gure gizarte-ongizatearen ereduaren iraunkortasunak kalitatezko lanpostuak sortuko dituen ekonomia indartsu bat eskatzen du, Espainiako lan-prekarietatetik aldenduko dena, eta gizarte-aberastasuna eta finantza-nahikotasuna ekarriko dituena gizarte-kohesioaren printzipioak eskatzen dituen zerbitzu publikoei eta gizarte-politikei aurre egiteko”, azaldu du. Ildo horretan, azpimarratu du “egungo ongizate-estatuaren oinarri nagusia industria indartsu, lehiakor eta berritzailea eratzea dela, kalitatezko enpleguak sortzeko eta desberdintasun-mailak murrizteko gai izango dena”.

Joseba Egibarrek zehaztu duenez, “lehiakortasunaz hitz egiten dugunean ez gara ekonomiaz, industriaz edo enpresaz bakarrik ari, administrazio publikoez ere hitz egiten dugu”. “Zenbat eta lehiakorragoak izan administrazio publikoak herritarrei eta sare ekonomikoari eskaintzen dieten zerbitzuan, orduan eta lehiakorragoa izango da gure ekonomia”, gogorarazi du.

Horrekin batera, GBBko presidenteak aipatu du “beharrezkoa dela enpresek lurraldean dituzten erabakiguneak sendotzea”. Puntu horretan zehaztu duenez, “enpresetako belaunaldi-erreleboko egoeren aurrean eta erabakiguneak Euskaditik urrundu ez daitezen, funtsezkoa da langileek enpresan duten partaidetzaren esparruan garatutako politikak bultzatzen jarraitzea”.

Joseba Egibarrek Bergaran egin ditu adierazpenok, honako hautagai jeltzale hauekin bildu ostean: Mikel Lete Bergarako EAJko alkategaia, Josu Aranguren Antzuolakoa, Maria Ubarretxena Arrasatekoa, Leire Artola Beasaingoa, Iker Laka Elgetakoa eta Xarles Iturbe Tolosakoa.