Beasain

Sala de Prensa

15/06/2015

Nueva corporación municipal 2015-2019

rss Ezagutzera eman

El sábado pasado tuvimos ocasión de presenciar el nombramiento del nuevo alcalde y la nueva coroporación municipal para la legislatura 2015-2019.

Beasaingo Udalbatza osoa

Siguiendo las indicaciones de la Secretaria municipal, fueron nombrados los diecisiete representantes de nuestro pueblo.

Tras los nombramientos, el nuevo alcalde Aitor Aldasoro nos ofreció un bonito bertso a los presentes:

Hauteskunde arratsean
guztiok geneukan antza
herri emaitzei begira
nerbio eta zalantza
orain emaitzen musikan
egin behar dugu dantza
pauso sendoak emanez
berantza eta gorantza
gai honekin igual ezin
ta harekin aliantza
azi beretik bai datoz
fruitua eta arantza
herriak emandako
babes eta konfiantza
badet berriz herriari
itzultzeko esperantza

Aitor Aldasoro alkate bertsolaria

Tras la presentación, el nuevo alcalde se dirigió a los presentes con las siguientes palabras:

Eskertze eta konpromiso eguna da gaurkoa.
Eskerrak eman nahi dizkiet konfiantza eskaini diguten beasaindarrei, agintaldi honetan nik buru egiten dudan talde honek herria gida dezan eman diguten arduragatik. Eskerrak aurreko alkateei, herria honaño ekartzeagatik.

Eskerrak nire familiari, une gogorretan tinko eusteko indarra emateagatik eta nola ez, eskerrak nire lan taldeari, etengabe emandako sostenguagatik.
Hoy es día de compromisos y puertas abiertas, día de agradecimiento a todos los que me habéis ofrecido vuestra confianza; a mi familia por haber estado siempre ahí, al equipo por su incansable trabajo; a todos los alcaldes y concejales que me han precedido por haber contribuido a hacer de Beasain un pueblo integrador y humano. Eskerrik asko denoi.
Badakigu, konfiantza ez da bat-batean sortzen den zerbait. Konfiantza bide luzea da. Gure jarrerak, asmatzeak eta hutsegiteak uztartzen dituena. Hori guztia batean hartuta neurtuko gaitu gu ere herritarrak.

Herritarren ongizatea izango dugu jomuga. Eta horretarako konpromisoa berretsi nahi dut hemen.

Compromiso para dedicarme en cuerpo y alma a Beasain.
Compromiso para ser alcalde de todas y todos los beasaindarras.
Compromiso para desarrollar con humildad y eficacia mi labor de Alcalde.
Compromiso para impulsar el trabajo y el empleo.
Compromiso para trabajar por una convivencia agradable.

Hastear dagoen legegintzaldian Gobernu egonkorra egotea nahi izan du herriak, gehiengo zabala izango duena.
Irmo bezain hizketarako prestutasunez ariko den Gobernua, gutxiengoari esku zein belarriak irekiko dizkiona, entzun, errespetatu eta aintzakotzat hartuko duena. Gure jokamoldea izango da guztiaren gakoa.

Horregatik, ni buru izango nauen taldeari, umiltasuna eskatu nahi diot. Bide horretan, oposizioan egongo direnei, erne egotea gomendatzen diet. Bildu eta Alderdi Sozialistako zinegotziak: Gobernuak herria ordezkatzen du. Zuek ere bai.
Ehunka herritarrek aukeratu zaituztete, ni bezala; haiek indartsu nahi zaituztete, gogoz parte hartuaz herriaren garapenean.
Gure eginbeharraren ardatza herritarrei zerbitzua eskaintzea izango da, arazoak konpontzea, Beasain hobe bat eraikiko duena.
Zentzuz jokatzeak beharko du izan helburu hori lortzeko bidea.

Garunean indarrez zizelkatu beharko dugu zerbitzari publikoak gerala, zerbitzatzera gatozela eta arazoak konpontzera gatozela, ez sortzera. Herritarrek ez dituzte istiluak nahi, konponbideak baizik.
Herritarrengandik gertu egoteak behar du izan beraz gure lehentasuna, eta haien arazoei konponbidea emateak. Ateak irekita izango ditugu.

Puertas abiertas para desarrollar un trabajo en común entre ciudadanía y ayuntamiento.
Puertas abiertas para escucharnos mutuamente.
Puertas abiertas a las ideas innovadoras e iniciativas emprendedoras.
Puertas abiertas al progreso y a la evolución.
Puertas abiertas a los valores humanos y a la colaboración leal.
Puertas abiertas para todas y todos los beasaindarras.

Eredu horri jarraiki ariko da gaur hastear den gobernu hau.
Hitz labur esateko: Transparentzia, partehartzea, kolaborazioa eta guzti hauekin batera "zero tolerantzia" edozein ustelkeria zantzuren aurrean; hauek izango dira lanerako gure ardatzak.
Eta horixe egingo dugu astelehenean bertan, hasitako lanari gogotik segizioa eman!
Eskerrik asko hona hurbildu zeraten guztioi berriro ere.

El álbum completo de fotos de la jornada del sábado se puede consultar aquí.