Sala de Prensa
24/10/2014
"PNVk BERRIAri dirulaguntza kendu dio. Zabaldu!!!!"
Tenore honeko mezu asaldagarri eta emozionalak jaso ditugu azken egunetan euskaltzaleok sare sozialetan. Lehunago edo bortitzago, bainan denen atzean mezu subliminal berbera: Eusko Jaurlaritzak dirulaguntzik gabe utzi du BERRIA.
Aipatu gabe dijoa beste edozein euskaltzale bezala gu ere asaldaturik geratu ginela. Gure jakinminak hasierako erreakzio emozionala alboratu eta kontrastatu daitezken datu eta zifren bila jo behar genuelakoan geuden, baitan egin ere: Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarekin zuzenean harremanetan jarri ginen eta hau izan da beraiengandik jasotako erantzuna:
2014. urterako banatutako dirulaguntzen helburu nagusia "euskararen erabilera sustatzea" duela nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak, eta gogorarazi 4.875.000 euro jarri dituela aurten horretarako. Gobernuak "lehentasunezkotzat" jo du esparru hori: "2012tik diru laguntza honen kopuru osoak ez du inolako jaitsierarik izan, nahiz eta diru sarrera publikoak gutxitu egin diren eta, ondorioz, beste zenbait deialdi programek doiketa izan duten. Hedabideen deialdiak 0 beherapen izan du. Jaurlaritzak euskarazko hedabideak babestearen alde egiten duen apustu irmoaren lekuko".
Eusko Jaurlaritzak, guztira, 122 hedabide diruz lagundu ditu aurten. Diruz lagundutako idatzizko hedabideak guztira 66 dira, eta, nabarmendu duenez, horietatik 45ek iaz baino diru laguntza handiagoa jasoko dute. "Hedabide guztien erdia baino gehiago da iaz baino diru laguntza handiagoa jasoko duena. Eta diru laguntza jasoko dutenetatik hamabi hedabide 2014an sortuak dira. Hau da, berriak dira".
Laguntzak emateko irizpide aldaketa azaldu du sailburuordetzak: "Orain artean ez bezala, hedabidearen eraginkortasunari eman zaio garrantzia bereziki. Euskararen erabilera jarri dugu diru laguntzaren erdigunean, hedabideen kontsumoa alegia. Eta zer da hau? Alde batetik, hedabideak duen zabalkundea hartu da kontuan. Bestetik, hedabide horren jardun esparruan dauden kontsumitzaile potentzialak ere aintzat hartu dira.
Bi datu horiek erkatuz, baloratu da nagusiki hedabide baten eraginkortasuna. Bere esparruan zenbat eta jende gehiagorengana heldu orduan eta diru laguntza handiagoa jasoko du". Helburua euskararen erabilera eta hedabideen kontsumoa sustatzea dela azaldu du: "Horregatik, euskarazko hedabideentzako diru-laguntzak ematerakoan irakurlea (edo irrati entzulea edo telebistako ikus-entzulea) jartzen ditugu erdigunean, produktua jarri beharrean. Euskarazko prentsa irakurria izatea da Jaurlaritzaren helburua. Horregatik, zenbat eta irakurle gehiago, orduan eta babes ekonomiko handiagoa eman nahi du Jaurlaritzak. Euskararen erabilera helburu. Irakurlea helburu".
Irizpide hori aplikatuz, BERRIAk 1.301.963 euro jasoko ditu aurten. "Esan behar da ez dugula ezagutzen inon ere tamaina honetako diru laguntza jasotzen duen beste hedabiderik", gaineratu du: "Kontuan hartu behar da ere Berriaren aurrekontua 484.977 euro jaitsi dela aurten. Hala ere, Jaurlaritzaren diru laguntza ez da kopuru berean jaitsi (208.217 euro gutxiago). Berriak berak gutxitu duen aurrekontua baino gutxiago gutxitu da diru-laguntza. Hedabide horrek, bestalde, 2013an 2012an baino 60.930 euro gehiago jaso zituen".
Sailburuordetzaren iritziz, "diru laguntza hau ematen duen (1.301.963) erakunde bat ez dago inola ere Berriaren kontra. Ezta beste inoren kontra ere. Euskararen erabilera eraginkortasunez sustatzearen alde dago Jaurlaritza. Are gehiago, diru hau emanda, Eusko Jaurlaritzak Berriaren babesle nagusi izaten jarraitzen du. Eta Jaurlaritzak diru hau helburu batengatik bakarrik ematen du: euskararen erabileraren alde egiteko. Ahalik eta eraginkorrenak izan nahi dugu euskararen erabilera sustatzen laguntzerakoan, hedabideen kasuan euskarazko komunikazioa eta euskarazko hedabideak kontsumitzerakoan, alegia. Irakurleen onarpena eta hedabideen kontsumoa dira saritu nahi ditugunak, erabileraren mesedean".
Jaurlaritzak azpimarratu du tokiko hedabideak direla aurtengo diru laguntzetan "gehikuntzarik handienak" izan dituzten hedabideak: "Arrazoia da euskal irakurle gehienengana iristen direla, eta Jaurlaritzak euskarazko hedabideen kontsumoa piztu nahi du. Leku askotan tokiko informazioa da euskarak gaur egun duen erabilera-gune garrantzizkoa, eta hori babestu eta sustatu behar dela uste dugu". Halaber, BERRIAren kasuan "diskriminazio positiboa" egiten dela argudiatu du: "Euskal hedabide ezberdinen aurrekontuaren %18,72 diru laguntzen bidez finantzatzen du Eusko Jaurlaritzak. Berriaren kasuan, ordea, aurrekontu osoaren %21,38 ordaintzen da".
"Eraginkortasuna areagotzea" da diru laguntzen politikaren helburua, gobernuaren esanetan. Halaber, ohartarazi du horri buruz eta diru laguntzetarako irizpideak "hedabideen kontsumo benetakoari lotzeaz asko eta luze" hitz egin dutela Jaurlaritzak eta Hekimenek: "Eta bide hori jorratzen jarraitzea da Jaurlaritzaren helburua. Denak dira beharrezko euskararen erabilera areagotzeko, Berria eta beste 121 euskarazko hedabide edo komunikazio-produktuak. Helburu horretarako eraginkor diren neurrian, Jaurlaritzaren babesa izaten jarraituko dute guztiek: behar-beharrezkoak baitira euskarazko hedabideak, behar-beharrezkoa euskarazko ehundik gora hedabideek betetzen duten funtzioa, behar-beharrezkoa hedabide horiek gero eta kontsumitzaile gehiago irabaztea, behar-beharrezkoa guztion arteko elkarlana, betiere euskararen erabilera areagotzea helburu".
Laburbiltzeko. BERRIAk bere aldeko kanpainak baino, harpidetzak estimatuko lituzke.
Destacados...
Goierri
22/03/2024
Goierri
15/03/2024
EBB
27/01/2024
Beasain
30/11/2023
Beasain
07/11/2023
Noticias más vistas...
Beasain
03/05/2023