Sala de Prensa
01/06/2014
Ezker Abertzalea 24 urte berandu
Gaurko artikuluan memoria ariketa bat.
1990ko otsaila.
EAJk, EAk eta Euskadiko Ezkerrak Euskal Herriak Autodeterminaziorako duen eskubidea aldarrikatzen zuen testua adostu ta gehiengoz Gasteizko Legebiltzarrean otsailaren 15ean onartu zuten.
Orduko Herri Batasunak bozketa hasi aurretik Legebiltzarretik alde egin zuen eta ez zuen Autodeterminazioaren aldeko ekimena babestu.
1990 eta 2014 urteetan adostu eta onartu diren testuak berberak direnean, deigarria suertatzen da ezker abertzalearen aldaketa. Batez ere, inongo autokritikarik egiten ez dutenean eta oraindik orain, beraien ahotan EAJk jarraitzen duenean española eta auskalo zer izaten! Gipuzkoako Udaletxeetako balkoiak piperpotoz bete badituzte ere...
24 urteko atzerapenarekin bada ere, ongi etorriak izan ditezela jardun politikora!
Arestian aipatutakoa zuen begiekin ikus dezazuen, hiru dokumentu eskuratzen dizkizuegu:
- 1990-02-26 datarekin adostutako testua jasotzen duen EHAAren alea.
- 1990ko otsailaren 15ean Legebiltzarrean gauzatu zen eztabaida guztia jasotzen duen Bilkuraren Egunkaria.
- EHBilduk 2014. urtean aurkezten duen.
Norberak bere ondorioak atera ditzala, bainan esan bezala, 24 urteko atzerapenarekin bada ere, ezker abertzaleari politikara ongi etorria eman dezaiogun.
EHAAren 134-135 alea, 1990-02-26
1990-02-26ko EHAA, .pdf 571kb.
Bilkura Egunkaria, 1990-02-15
Bilkuraren Egunkari honetan Autodeterminazioaren puntuaren eztabaida 25-79 orrietan aurkituko duzue. Irakurtzeak merezi du.
1990-02-15 pleno osoa, .pdf 28MB.
EHBilduk 2014. urtean aurkezturiko Legez Besteko Proposamena.
Destacados...
Goierri
22/03/2024
Goierri
15/03/2024
EBB
27/01/2024
Beasain
30/11/2023
Beasain
07/11/2023
Noticias más vistas...
Beasain
03/05/2023