Sala de Prensa
25/10/2013
Urriaren 25a. Egun tristea Euskadirentzat.
Euskaldunoi, lehenengo Karlistadaren bukaerak hauxe ekarri zigun.
Abuztuaren 31ean, Espartero general liberalak eta Maroto General Karlista buruak hitzarmena sinatu zuten Bergaran. Honela zion hitzarmeneko lehen artikuluak:
"El Capitán General, Don Baldomero Espartero, recomendará con interés al Gobierno el cumplimiento de su oferta de comprometerse formalmente a proponer a las Cortes la concesión o modificación de los Fueros. "
Honekin, Foruen funtsa errotik aldatzen da. "o modificación" horrek, espainiarren esku uzten baitu, ordurarte gure iritzia kontutan hartu gabe aldatu ezin zitekeena.
Honen ondorioz tira birak izan ziren Madrilen, abuztuaren 31ean izenpetutako hitzarmenaren ondorioz, Arrazola eta Perez de Castro Ministroak lege egitasmoa aurkeztu zuten.
Espainiako progresistek Konstituzio bakar bat nahi zuten Espainia guziarentzat, inongo berezitasunik gabe, moderatuek Euskal Foruak bere osotasunean errespetatzea defendatzenzuten bitartean.
Gipuzkoan ere, Donostia eta Probintziaren artean ikuspegi ezberdina zegoen.
Pedro Egaña eta Claudio Anton Luzuriaga diputatuek Legebiltzarrean esandako hitzak esanguratsuak dira.
Pedro Egañak zera zioen. Euskalherrian (Nafarroa barne) foru nahiari erantzun egoki bat ematen ez bazitzaion, berriro izango genukeela "el inmenso reguero de sangre y lágrimas que hace seis años está abrasando y consumiendo las desventuradas Provincias de la Monarquía".
Luzuriagak berriz, zera zioen "El Derecho que un Pueblo ha creado por sí espontáneamente en una labor de siglos, sólo debe ser corregido en lo estrictamente indispensable para armonizarlo con otro derecho de orden superior" eta geroago "los principales privilegios forales podían mantenerse en el orden práctico por no ser incompatibles con la Constitución".
Foruekiko espainiarren artean ezezik, euskaldunen artean ere ikuspegi ezberdinak zeuden.
Tira bira horien ondorioz, Arrazola Ministroak aurkeztutako lehen artikuluan aldaketak egin zituzten eta azkenik 1939. urteko urriaren 25ean eman zen legeak honela zion:
"Artículo 1ª: Se confirman los Fueros de las Provincias Vascongadas y de Navarra, sin perjuicio de la unidad constitucional de la Monarquía."
"Artículo 2ª: El Gobierno, tan pronto como la oportunidad lo permita y oyendo antes a las Provincias Vascongadas y Navarra, propondrá a las Cortes la modificación indispensable que en los mencionados Fueros reclame el interés de las mismas, conciliando con el general de la Nación y la Constitución de la Monarquía."
Bi artikulu hauen bitartez, Euskadiren foru egitura hankaz gora jartzen da.
Urriaren 25a beraz, egun tristea benetan Euskadirentzat, abertzaleontzat.
Destacados...
Goierri
22/03/2024
Goierri
15/03/2024
EBB
27/01/2024
Beasain
30/11/2023
Beasain
07/11/2023
Noticias más vistas...
Beasain
03/05/2023