Beasain

Sala de Prensa

09/05/2013

900 langabetu gurean... ta ilargia zeruan.

rss Ezagutzera eman

Aitor Aldasororen DVko gutunak Beasaingo 900 langabetuen formakuntza beharrak azalduz, herriko bizilagun langabetuen egoerari irtenbideak aztertzea zuen helburu.  Sare sozialetan denborapasa ibiltzeko astia dutenen artean zalapartatxo batean geratu zen bere azterketa. Pena.  Bitartean 900 langabetuen beharrak tajuzko erantzunik gabe jarraitzen dute.

EAJko udal taldeak 2011 eta 2012ko Udal aurrekontuekiko proposamen zehatzak aurkeztu zituen, Bilduko udal taldeak ezeztatuak denak. Aktak hor daude. Hauek ziren orduko gure proposamenak:

  1. Lanbide eta Goierriko Eskolarekin elkarlanean, 3. mailako formakuntza ikastaroa eskaini, goi mailako ikasketa teknikoak edo goi-ziklo bat gainditua duten langabetuei espreski zuzendua.  Ikastaro mota hau gainditzen duten ikasleek lan kontratu bat lortzeko aukera handiak izaten dituzte. Egun, Beasainen baldintza hau betetzen duten 90 bizilagun ditugu.
  2. Curso Socio Sanitario Nivel I . Ikastaro mota hauek 2012. urtera arte Foru Aldundiak  SARBIDEAK programaren bitartez sustatzen zituen. 2013. urtean programa hau desagertu egin da. Ikastaro mota hau kualifikazio gutxiko herritarrei bideratuta dago, lehentasuna emakumeak dutelarik. Beasainen baldintza hau batetzen duten 180 bizilagun ditugu.

Horra proposamenaren xehetasuna. Zehaztasun eza? Gogorik ez dagonean, guztia da aitzaki!

DVn publikatu zen Aitor Aldasororen gutunean, leku falta medio, proposatutako formakuntzaren xehetasunak ezin izan ziren aireratu.

Hala ere, Bilduko Aitor Larburu zinegotziak gure gutunaren erantzun gisa DVri ere bidalitako testuan oso deigarria suertatzen zaigun gauza bat aipatzen du:

Ez dakigu ze formazio izango litzatekeen, nori zuzendutakoa, hau da, zertarako diren 140.000 euroak. Nik pertsonalki deitu nuen Goierri eskolara eta han gauza bakarra egiaztatu zidaten: 2011 urte bukaeran bilera bat egin zutela PNVkoekin, baina horretan gelditu zela.

Formakuntzaren nondik-norakoen berri izateko eta Goiekirekin aztertzeko URTE BAT behar izan zuten, (telefono dei bat).

"Horretan gelditu zela" dio. Ez ote dira konturatu Bildukoak, beraiei dagokiela horrelako proposamenak kudeatu eta martxan jartzea?

Guk aurkeztu genien proposamena eta guk eskaini genuen gure burua guztia kudeatzeko, ordea, beraiek proposatu ez zutenez... ez da balekoa!

Ta oraindik erantzun zain daudela diote!