Beasain

Sala de Prensa

15/01/2013

Leihoak ireki eta egia zabaldu, usain txarrak joateko

rss Ezagutzera eman

Miguel Angel Gonzalezen idatzi bat argitaratu zen Hitzan joan den ostiralean. Aspaldidanik kalean dabilen idatzia da oraingo honetan prentsaren bidez zabaldu duena.

Idatzi horretan baieztapen eta balorazio batzuk azaltzen dira Patxi Plazaola lehengo Alkatea eta EAJ-PNVri buruz. Iritzi horiek zuzendu asmoz doa idatzitxo hau.

Beasaingo Udalak ez zuen, ez eskaini, ez proposatu, eta are gutxiago onartu inongo diru laguntzarik, Iban Matek Dolarea Hotela finantzia zezan, nahiz M.A. Gonzalezek bere gutunean, kontrakoa adierazi.
Turismo adituen esanei jarraiki eta Gasteiz eta Donostia artean lau izarreko hotelik ez zegoela kontuan hartuta, bideragarri izan zedin, Igartza Garapenerako Kordinatzaileak, lau izarrekoa izatea proposatu zion Udalari.

Beraz, Dolarea Hotela berritu eta kudeatu nahi zuenak bazekien proposamenaren berri, horrek zekarzkien baldintzekin, noski. Erabakia beraz, Udalak hartutakoa izan zen eta ez EAJ-PNV rena, M.A.Gonzalezek dioen bezala.

Esan, M.A.Gonzalez eta bere familiaren egoera ulertzen dugula eta jakin badakitela EAJ-PNVz gain, Beasaingo Udala egun egiten ari den saiakeraren berri, Dolarea Hotelaren finantziazioa hobetu dadin eta ondorioz noski, M.A.Gonzalez familiarekin hitzartutako konpromisoak bete daitezen.

Jose A. Imaz Insausti (EAJ-PNVren Beasaingo UBBren izenean)