Beasain

Sala de Prensa

03/09/2012

Goierri Bizia 2012... ta urte askotarako!

rss Ezagutzera eman

Egun bikainaz gozatzeko aukera izan genuen irailaren 1ean Beasaingo plazara gerturatu ginen Goierriko alderdikide eta lagunak.

"Goierri Bizia" lelopean, 1977tik hasita eta gaur arte gure herrietako erakundeetan lanean diharduten eta jardun diren alderdikide, zinegotzi eta alkateei omenaldi xumea bainan hunkigarria egin zitzaien. Egun horretako erreportaje dotorea Goierri Telebistan ikusi dezakegu.

Udaletxeko erlojuan eguerdiak jo zuenerako, Zubimuzu plazan jende andana bildu ginen aspaldiko lagunak agurtu, beraien berri izan mokadutxo bat dastatzeko aukera genuen bitartean.

Zubimuzu plazan mokadutxoa

Plazapea Goierriko alderdikide eta lagunekin lepo beteriko plazapean bazkari legea egin ondoren, GBBko Joseba Egibarrek omenduriko kideei ziurtagiri bana banatu zien. Honen aurretik noski, Josebak egungo egoera politikoa zein den eta datorzkigun hilabeteetan aurkeztuko zaizkigun erronken berri eman zigun, hauteskundeak, ETAren amaiera... Didaktikoa, ohi bezala.

Plazapea lepo beteta

Jarraian, eguneko hune hunkigarri eta emozionalenak bizi izan genituen, aipaturiko karguez gain, Goierriko militante beterano historikoak bertatik bertara homendu baigenituen, tartean, jada gurekin ez dauden hainbat alderdikideen alargun eta senitartekoak.

Rosario Zabaleta legazpiarrarekin

Egun horretan harturiko argazkiak GBBren Flickr webgunean ikusi, partekatu eta libreki deskargatu daitezke, orotara 269 dira, ez duzue aspertzerik izango. Ekitaldi nagusiari amaiera emateko, "Euzko Gudariak"en doinuen artean omenduek plazako eskaileretan familiako argazkia atera zuten.

Familiako argazkia.

Ekitaldi nagusia bertan amaiera izan bazuen ere, festak oraindik luze jo zuen.

Arratsalde partean Gernika Pasealekuko frontoian gaztetxoentzako Marsel magoaren txantxa eta trikimailuekin gozatu ta txokolate goxoa dastatzeko aukera ere izan zelarik, Gozo-Gozo taldeko jota, arin-arin eta doinuekin txokolatea asentatzea izan zen.

Gozo-Gozo taldea Beasainen

Gau partean aldiz, EGIko gazteek antolaturik eta Bernedoenean ordu txikietara arte iraun zuen kontzertua Lost Chords, Akerbeltz, Silikonay eta Lauroba taldeekin izan genuen. Hemengo berririk ez dugu ematerik ez baiginen bertan izan, bainan argazkietan ikustea dagoenagatik, festa giroa ez zen faltan izan.

Bernedoeneako kontzertua

Gure aldetik besterik ez.

Eskerrak eman baino ez egun horretarako ekitaldiak aurrera irten zitezen lanean jardun ziren alderdikideei eta nola ez, bertaratu ziren lagun guztiei.

"Dana emon behar jako maite dan askatasunari"